Estiloak formatu interaktiboaren moduan aplikatzea

Estiloak (adibidez, paragrafo- eta karaktere-estiloak) dokumentuan azkar aplikatzeko, erabili 'Estiloak' leihoko 'Formatu interaktiboaren modua'.

  1. Aukeratu Ikusi - Estiloak.

  2. Egin klik aplikatu nahi duzun estilo-kategoriaren ikonoan.

  3. Egin klik estiloan, eta ondoren sakatu Formatu interaktiboaren modua ikonoaIkonoaEstiloak leihoan.

  4. Eraman saguaren erakuslea estiloa dokumentuan aplikatu nahi duzun lekura, eta egin klik. Estiloa elementu bati baino gehiagori aplikatzeko, arrastatu elementuak hautatzeko, eta gero, askatu.

  5. Amaitutakoan, sakatu Ihes.

Emaguzu laguntza!