Testu-dokumentuak HTML formatuan gordetzea
LibreOffice Writer dokumentuak HTML formatuan gorde ditzakezu, web arakatzailean ikusi ahal izateko. Nahi izanez gero, orrialde-jauzia izenburuen paragrafo-estilo zehatz batekin lot dezakezu beste HTML orri bat sortzeko dokumentuan estilo hori agertzen den bakoitzean. LibreOffice Writerrek automatikoki sortzen du orri horietarako hiperestekak dituen orrialdea.
Testu-dokumentu bat HTML formatuan gordetzen duzunean, dokumentuko grafikoak HTML dokumentuan gordetzen dira datu-iturburu kapsulatu modura. LibreOffice aplikazioak grafikoen jatorrizko formatua mantentzen saiatzen da, esaterako JPEG edo SVG irudiak bere horretan gordeko dira HTML fitxategian. Beste formatu grafikoak PNG formatuan gordeko dira.
-
Aplikatu LibreOffice aplikazioko izenburuen paragrafo-estilo bat paragrafoei, adibidez, "1. izenburua". Paragrafo horietan sortu nahi duzu HTML orri berria.
-
Aukeratu Fitxategia - Bidali - Sortu HTML dokumentua.
-
kutxan, hautatu HTML orri berria sortzeko erabili nahi duzun paragrafo-estiloa.
-
Sartu HTML dokumentuarentzako bide-izena eta izena eta egin klik Gorde botoian.