Erregelak erabiltzea

Erregelak erakutsi edo ezkutatzeko, aukeratu Ikusi - Erregela. Erregela bertikala erakusteko, aukeratu - LibreOffice Writer - Ikusi, eta ondoren hautatu Erregela bertikala Erregela arean.

Orrialde-marjinak doitzea

Orrialdearen marjinak erregelaren muturretan betetako areen bidez adierazten dira.

Koskak aldatzea

Koskak hiru triangelu txikiren bidez doitzen dira erregela horizontalean.

  1. Paragrafoaren ezkerreko edo eskuineko koska aldatzeko, hautatu koska aldatu nahi diozun paragrafoa, eta arrastatu erregela horizontaleko beheko ezkerreko edo eskuineko triangelua beste kokaleku batera.

  2. Hautatutako paragrafoaren lehen lerro-koska aldatzeko, arrastatu erregela horizontaleko goiko ezkerreko triangelua beste kokaleku batera.

Beste aukera bat erregela horizontaleko edozein lekutan klik bikoitza egitea eta koskak Paragrafoa elkarrizketa-koadroan doitzea da.

Emaguzu laguntza!