Lerro-jauziak kentzea

Erabili autozuzenketa esaldien barruko lerro-jauziak kentzeko. Beste iturburu batetik testua kopiatzen duzunean eta testu-dokumentu batean itsasten duzunean, baliteke komeni ez diren lerro-jauziak sortzea.

Ohar-ikonoa

Autozuzenketako eginbideak "Lehenetsia" paragrafo-estiloaren formatua duen testuan soilik funtzionatzen du.


  1. Aukeratu Tresnak - Autozuzenketa - Autozuzenketa aukerak.

  2. Aukerak fitxan, ziurtatu Konbinatu lerro bakarreko paragrafoak luzera % 50 baino handiagoa bada hautatuta dagoela. Lerro-luzeraren gutxieneko ehunekoa aldatzeko, egin klik bikoitza zerrendako aukeran eta sartu ehuneko berria.

  3. Sakatu Ados.

  4. Hautatu kendu nahi dituzun lerro-jauziak dituen testua.

  5. Formatua barrako Aplikatu estiloa koadroan, aukeratu "Lehenetsia".

  6. Aukeratu Tresnak – Autozuzenketa - Aplikatu.

Emaguzu laguntza!