Erreferentzia gurutzatuak txertatzea

Erreferentzia gurutzatuen bidez dokumentu bateko testu-pasarte eta objektu jakinetara jauzi egin dezakezu. Erreferentzia gurutzatua helburu eta erreferentzia batez osatuta dago, eta horiek eremu gisa txertatzen dira dokumentuan.

Epigrafe eta laster-markak dituzten objektuak helburu gisa erabil daitezke.

Testuan erreferentzia gurutzatua ezartzea

Erreferentzia gurutzatua txertatu aurretik, helburuak zehaztu behar dituzu testuan.

Helburu bat txertatzeko

  1. Hautatu erreferentzia gurutzatuaren helburu gisa erabili nahi duzun testua.

  2. Aukeratu Txertatu - Erreferentza gurutzatua.

  3. Mota zerrendan, hautatu "Ezarri erreferentzia".

  4. Idatzi helburuaren izena Izena koadroan. Hauatu Balioa koadroan bistaratutako testua.

  5. Sakatu Txertatu. Helburuaren izena Hautapena zerrendari gehituko zaio.

Utzi elkarrizketa-koadroa irekita eta jarraitu hurrengo sekzioarekin.

Helburu baterako erreferentzia gurutzatua sortzeko

  1. Egin klik dokumentuan, erreferentzia gurutzatua txertatzea nahi duzun lekuan.

  2. Aukeratu Txertatu - Erreferentza gurutzatua elkarrizketa-koadroa irekitzeko (jadanik irekita ez badago).

  3. Mota zerrendan, hautatu "Txertatu erreferentzia".

  4. Hautapena zerrendan, hautatu erreferentzia gurutzatua ezarri nahi diozun helburua.

  5. Formatua zerrendan, hautatu erreferentzia gurutzatuaren formatua. Formatuak erreferentzia gurutzatu gisa bistaratzen den informazio mota zehazten du. Adibidez, "Erreferentziak" objektuaren epigrafe-kategoria eta epigrafe-testua txertatzen du.

  6. Egin klik Txertatu botoian.

  7. Sakatu Itxi amaitzeko.

Objektuari erreferentzia gurutzatua ezartzea

Dokumentuko objektu gehienei ezar diezaiekezu erreferentzia gurutzatua, baldin eta epigrafea baldin badute. Objektuak grafikoak, marrazkiak, OLE objektuak eta taulak izan daitezke. Objektuari epigrafea gehitzeko, hautatu objektua, eta ondoren, aukeratu Txertatu - Epigrafea.

  1. Egin klik dokumentuan, erreferentzia gurutzatua txertatzea nahi duzun lekuan.

  2. Aukeratu Txertatu - Erreferentza gurutzatua.

  3. Mota zerrendan, hautatu objektuaren epigrafe-kategoria.

  4. Hautapena zerrendan, hautatu erreferentzia gurutzatua ezarri nahi diozun objektuak duen epigrafe-zenbakia.

  5. Formatua zerrendan, hautatu erreferentzia gurutzatuaren formatua. Formatuak erreferentzia gurutzatu gisa bistaratzen den informazio mota zehazten du. Adibidez, "Erreferentziak" objektuaren epigrafe-kategoria eta epigrafe-testua txertatzen du.

  6. Egin klik Txertatu botoian.

  7. Sakatu Itxi amaitzeko.

Erreferentzia gurutzatuak eguneratzea

Dokumentu bateko erreferentzia gurutzatuak eskuz eguneratzeko, aukeratu menuko Tresnak - Eguneratu - Eremauk edo sakatu F9.

Iradokizun-ikonoa

Aukeratu Ikusi - Eremu-izenak erreferentzia-izenen ikuspegia eta erreferentzia-edukien ikuspegia txandakatzeko.


Erreferentzia gurutzatuak aldatzea

Hiperestekak nabigatzailearen bidez txertatzea

Hiperestekak txertatzea

Emaguzu laguntza!