LibreOffice Writer aplikazioan edukia babestea
Atal honetan, LibreOffice Writer aplikazioan edukia aldatzearen edo ezabatzearen aurka babesteko hainbat aukera azaltzen dira.
Sekzioak babestea LibreOffice Writerren
LibreOffice Writer testu-dokumentuetako edozein sekzio babestu daiteke aldaketen aurka, nahi izanez gero pasahitzarekin.
Babesa aktibatzea
Babestu beharreko informazioak sekzio batean egon behar du. Sekzio bat sortu edo hautatzeko:
-
Sekziorik ez badago, hautatu testua, eta aukeratu
menua. -
Sekzioa lehendik badago: Aukeratu menua eta hautatu sekzioa Sekzioa zerrendan, edo egin eskuineko klik sekzioaren gainean, nabigatzailean, eta aukeratu .
Babesa gaitzeko
-
Edukiak pasahitzik gabe babestu nahi badituzu, aukeratu Idazketaren aurkako babesa atalean dagoen Babestu kontrol-laukia.
-
Edukiak pasahitzarekin babestu nahi badituzu, aukeratu Babestu eta Pasahitzarekin kontrol-laukia eta sakatu Pasahitza... botoia. Sartu gutxienez bost karaktere dituen pasahitz bat eta baieztatu.
Babesa aldatzea
Aukeratu menua eta hautatu sekzioa Sekzioa zerrendan, edo egin eskuineko klik sekzioaren gainean, nabigatzailean, eta aukeratu .
-
Babesak pasahitzik ez badu, eta bat eman nahi badiozu, aukeratu Pasahitzarekin kontrol-laukia eta sakatu Pasahitza botoia. Sartu gutxienez bost karaktere dituen pasahitz bat eta baieztatu.
-
Babesak pasahitza badu, eta hura garbitu nahi baduzu, kendu marka Idazketaren aurkako babesa ataleko Pasahitzarekin kontrol-laukiari eta sartu pasahitz zuzena.
-
Sekzioa pasahitzarekin babestuta badago eta hura aldatu nahi baduzu, sakatu Editatu sekzioak leihoko Pasahitza botoia eta sartu pasahitz zuzena birritan.
Babesa desaktibatzea
Aukeratu menua eta hautatu sekzioa Sekzioa zerrendan, edo egin eskuineko klik sekzioaren gainean, nabigatzailean, eta aukeratu .
-
Babesak pasahitzik ez badu, kendu marka Babestu aukerari, Idazketaren aurkako babesa atalean.
-
Babesak pasahitza badu, kendu marka Babestu aukerari, Idazketaren aurkako babesa atalean, eta sartu pasahitz zuzena.
Gelaxkak babestea LibreOffice Writer tauletan
LibreOffice Writer aplikazioko tauletako banakako gelaxken edo taula osoen edukia aldaketen aurka babestu dezakezu.
Babesa aktibatzea
-
Gelaxka bat edo gehiagorako, kokatu kurtsorea gelaxka batean edo hautatu gelaxka bat baino gehiago. Aukeratu
menu-barran. -
Taula osorako, hautatu taula eta aukeratu
menu-barran.
Babesa desaktibatzea
-
Kokatu kurtsorea gelaxkan edo hautatutako gelaxketan, eta aukeratu
menu-barran. -
Taula osorako, nabigatzailean egin eskuineko klik taulan, eta aukeratu Taula - Kendu babesa laster-menuan, edo hautatu taula osoa eta aukeratu menu-barran.
Edukia babestea aurkibideetan eta indizeetan
LibreOffice Writer dokumentuetan sortutako aurkibide eta indizeak automatikoki babestuta daude ustekabeko aldaketen aurka.
Babesa aktibatzea
-
Egin eskuineko klik indizean edo aurkibidean. Aukeratu Babestuta eskuzko aldaketarik ez egiteko, Mota fitxan.
laster-menuan. Aukeratu -
Egin eskuineko klik indizean edo aurkibidean, nabigatzailean, eta aukeratu Indizea - Irakurtzeko soilik elementua.
Babesa desaktibatzea
-
Egin eskuineko klik indizean edo aurkibidean. Aukeratu Babestuta eskuzko aldaketarik ez egiteko aukerari, Mota fitxan.
laster-menuan. Kendu marka -
Egin eskuineko klik indizean edo aurkibidean, nabigatzailean, eta kendu marka Indizea - Irakurtzeko soilik elementuari.
LibreOffice Writer dokumentu osoa babestea aldaketen aurrean.
LibreOffice Writer dokumentu osoa babestu daiteke aldaketen aurrean, honako fitxategi-formatuetako bat erabilita: .doc, .docx, .odt edo .ott.
Dokumentu osoaren babesa gaitzeko, joan LibreOffice - HobespenakTresnak - Aukerak - LibreOffice Writer - Bateragarritasuna atalera eta aukeratu Babestu inprimakia. Babesa desgaitzeko, kendu aukera horren marka.