Orrialde-orientazioa aldatzea

Writerreko testu-dokumentuen orri-propietate guztiak (adibidez, orriaren orientazioa) orri-estiloen bidez definitzen dira. Lehenespenez, testu-dokumentu berri batek 'Lehenetsia' orri-estiloa erabiltzen du orri guztietarako. Lehendik dagoen testu-dokumentu bat irekitzen baduzu, baliteke orri bakoitzak orri-estilo bat aplikatuta edukitzea.

Garrantzitsua da jakitea orri-propietate batean aplikatzen dituzun aldaketek uneko orri-estiloa erabiltzen duten orriei bakarrik eragingo dietela. Uneko orri-estiloa leihoaren beheko ertzean dagoen Egoera barran agertzen da.

Orri-orientazioa orri guztietarako aldatzea

Zure testu-dokumentuak orri-estilo bera duten orriak bakarrik badauzka, orri-propietateak zuzenean alda ditzakezu:

  1. Aukeratu Formatua - Orrialdea.

  2. Egin klik Orrialdea fitxan.

  3. Paper-formatua menuan, hautatu “Bertikala” edo “Horizontala”.

  4. Sakatu Ados.

Orri-orientazioa orri batzuetarako bakarrik aldatzea

LibreOffice(e)k orri-estiloak erabiltzen ditu dokumentu bateko orrien orientazioa zehazteko. Orri-estiloek orri-propietate gehiago ere definitzen dituzte, adibidez, goiburuak eta orri-oinak, edo orriaren marjinak. 'Lehenetsia' orri-estiloa dokumentu honetarako alda dezakezu, edo beste orri-estilo batzuk defini ditzakezu, eta orri-estilo horiek zure testuko edozein zatiri aplikatu.

Laguntzako orri honen amaieran, orri-estiloen esparruak xehetasun handiagoz aztertuko ditugu. Orri-estiloaren kontzeptua ondo ulertzen ez baduzu, irakurri orri honen amaierako atala.

Ohar-ikonoa

Karaktere-estiloek edo paragrafo-estiloek ez bezala, orri-estiloek ez daukate hierarkiarik. Orri-estilo berria sor dezakezu lehendik dagoen orri-estilo baten propietateetan oinarrituz, baina, gero, iturburuko estiloa aldatzen duzunean, orri-estilo berriak ez ditu aldaketak automatikoki heredatuko.


Orri-orientazioa orrialde-estiloa partekatzen duten orri guztientzako aldatzeko, aurrenik orrialde-estilo bat behar duzu, gero estilo hori aplikatzeko:

  1. Aukeratu Ikusi - Estiloak.

  2. Egin klik Orrialde-estiloak ikonoan.

  3. Egin klik eskuineko botoiaz eta aukeratu Berria. Orri-estilo berriak hasieran hautatutako orri-estiloaren propietate guztiak bereganatuko ditu.

  4. Antolatzailea fitxan, idatzi orrialde-estiloaren izena Izena koadroan, adibidez, "Horizontala 1".

  5. Hurrengo estiloa koadroan, hautatu zer orri-estilo aplikatu nahi diozun estilo berria duen orriaren atzetik datorren hurrengo orriari. Ikusi orri-estiloen esparruei buruzko atala laguntzako orri honen amaieran.

  6. Egin klik Orrialdea fitxan.

  7. Paper-formatua menuan, hautatu “Bertikala” edo “Horizontala”.

  8. Sakatu Ados.

Orain, "Horizontala 1" izena duen orrialde-estilo bat definitu duzu. Estilo berria aplikatzeko, egin klik bikoitza "Horizontala 1" orrialde-estiloan, Estiloak leihoan. Orrialde-estiloen uneko esparruko orrialde guztiak aldatuko dira. "Hurrengo estiloa" beste estilo bat izan dadin definitzen baduzu, orrialde-estiloen uneko esparruko lehen orrialdea soilik aldatuko da.

Orri-estiloen esparrua

Komeni da orri-estiloen esparruak LibreOffice(e)n nola funtzionatzen duen jakitea. Orri-estilo bat editatzen duzunean, zure testu-dokumentuko zer orri aldatuko dira?

Orri bakarreko estiloak

Orrialde-estilo batek orrialde bakarrena aplika dadin defini daiteke. "Lehen orrialdea" estiloa horren adibide bat da. Propietate hori ezartzeko, "hurrengo estiloa" beste orrialde-estilo bat izan dadin definitu behar da Formatua - Orrialdea - Antolatzailea fitxa-orrian.

Orrialde bakarreko estiloa uneko orrialde-estiloaren beheko ertzean hasiko da eta hurrengo orrialde-jauzian amaituko da. Hurrengo orrialde-jauzia automatikoki agertuko da testua hurrengo orrialdera igarotzen denean. Zenbaitetan, "orrialde-jauzi biguna" deitzen zaio. Nahi izanez gero, eskuzko orrialde-jauzi bat txertatu daiteke.

Kurtsorearen kokalekuan eskuzko orrialde-jauzi bat txertatzeko, sakatu Ctrl+Enter edo aukeratu Txertatu - Eskuzko jauziz eta sakatu 'Ados'.

Orrialde-estilo batean eskuz definitutako barrutia

"Lehenetsia" orrialde-estiloak ez du ezartzen "hurrengo estilo" desberdin bat ezartzen Formatua - Orrialdea - Antolatzailea fitxa-orrian. Horren ordez, "hurrengo estiloa" ere "Lehenetsia" izan dadin ezarrita dago. Orrialde-estilo berarekin jarraitzen duten orrialde-estilo guztiek orrialde bat baino gehiago har ditzakete. Orrialde-estiloaren barrutiaren beheko eta goiko ertzak "orrialde-jauzia estiloarekin" gisa definitzen dira. Bi "orrialde-jauzia estiloarekin" arteko orrialde guztiek orrialde-estilo bera darabilte.

Kurtsorearen kokalekuan zuzenean "orrialde-jauzia estiloarekin" bat txertatu daiteke. Ekintza bera gauzatzeko beste modu bat, paragrafo bati edo paragrafo-estilo bati "orrialde-jauzia estiloarekin" propietatea aplikatzea da.

Egin ekintza hauetako bat:

Goiburuko eta orri-oinei buruz

Uneko orrialdean oinarritutako orrialde-estiloa sortzea

Goiburukoan edo orri-oinean kapitulu-izena eta -zenbakia txertatzea

Goiburukoei eta orri-oinei formatua ematea

Emaguzu laguntza!