Orrialde-zenbakiak

Writerren, orrialde-zenbakia testuan txerta dezakezun eremua da.

Orri-zenbakiak txertatzeko

Aukeratu Txertatu - Eremua - Orrialde-zenbakia kurtsorea dagoen lekuan orrialde-zenbakia txertatzeko.

Iradokizun-ikonoa

Zenbakiaren ordez "Orrialde-zenbakia" testua ikusten baduzu, aukeratu Ikusi - Eremu-izenak.


Hala ere, eremu horiek lekuz aldatuko dira tesua gehitzean edo kentzean. Horrela, hobeto sar daiteke orrialde-zenbakiaren eremua kokaleku bera duen eta orrialde guztietan errepikatzen den goiburukoan edo orri-oinean.

Aukeratu Txertatu - Goiburukoa eta orri-oina - Goiburukoa - (orrialde-estiloaren izena) edo Txertatu - Goiburukoa eta orri-oina - Orri-oina - (orrialde-estiloaren izena) uneko orrialde-estiloa duten orrialde guztiei goiburuko bat edo orri-oin bat gehitzeko.

Zehaztutako orri-zenbaki batekin hasteko

Orain, orrialde-zenbakietan kontrol handiagoa eduki nahi duzun. Demagun, 12 orrialde-zenbakiarekin hasi behar litzatekeen testu-dokumentua idazten ari zarela.

  1. Egin klik dokumentuko lehen paragrafoan.

  2. Aukeratu Formatua - Paragrafoa - Testu-fluxua.

  3. Jauziak arean, gaitu Txertatu. Gaitu Orrialde-estiloarekin Orrialde-zenbaki berria ezarri ahal izateko. Egin klik Ados botoian.

Ohar-ikonoa

Orrialde-zenbaki berria orrialdeko lehen paragrafoen atributua da.


Orri-zenbakiaren estiloari formatua emateko

Demagun, orrialde-zenbaki erromatarrak nahi dituzula: i, ii, iii, iv eta abar.

  1. Egin klik bikoitza orrialde-zenbakiaren eremuaren aurrean. Editatu eremuak elkarrizketa-koadroa ikusiko duzu.

  2. Hautatu zenbaki-formatua eta sakatu Ados.

Orri-zenbakiaren estilo bat baino gehiago erabiltzea

Orrialde batzuetan zenbakitze-estilo erromatarra behar duzu, eta gainerako orrialdeetan beste estilo bat.

Writerren, orri-estilo bat baino gehiago beharko dituzu. Lehen orri-estiloak orri-oina du, eta orri-oin horrek zenbaki erromatarren formatua duen orri-zenbakiaren eremu bat dauka. Hurrengo orri-estiloak ere orri-oina du, baina orri-oin horretako orri-zenbakiaren eremuak beste itxura bat du.

Bi orri-estiloak orri-jauziaren bidez bereizi behar dira. Writerren, orri-jauzi automatikoak nahiz eskuz txertatutako orri-jauziak erabil ditzakezu.

Dokumentuaren arabera, bi aukera hauetako bat izango da egokiena: orri-estiloen artean eskuz txertatutako orri-jauzi bat erabiltzea, edo aldaketa automatikoa erabiltzea. Beste orriek duten estiloa ez den beste estilo bat duen titulu-orri bakarra behar baduzu, metodo automatikoa erabil dezakezu:

Lehen orriari beste orri-estilo bat aplikatzeko

  1. Egin klik dokumentuaren lehen orrialdean.

  2. Aukeratu Ikusi - Estiloak.

  3. Estiloak leihoan, egin klik Orrialde-estiloak ikonoan.

  4. Egin klik bikoitza "Lehen orrialdea" estiloan.

Orain, titulu-orrialdeak "Lehen orrialdea" estiloa du, eta hurrengo orrialdeek automatikoki estilo "Lehenetsia" izango dute.

Orain orri-oin bat txertatu dezakezu, adibidez, "Lehenetsia" orrialde-estilorako soilik, edo bi orrialde-estiloetan orri-oinak txertatu, baina desberdin formateatuta dauden orrialde-zenbakiak dituztenak.

Eskuz txertatutako orri-estiloaren aldaketa bat aplikatzeko

  1. Egin klik beste orri-estilo bat aplikatu nahi duzun orriko lehen paragrafoaren hasieran.

  2. Aukeratu Txertatu - Eskuzko jauzia. Txertatu jauzia elkarrizketa-koadroa ikusiko duzu.

  3. Estiloa zerrenda-koadroan, hautatu orrialde-estilo bat. Orrialde-zenbaki berria ere ezarri nahi izango duzu agian. Sakatu Ados.

Hautatutako orri-estiloa uneko paragrafotik estiloa duen hurrengo orri-jauziraino aplikatuko da. Baliteke aurrena orri-estilo berria sortu behar izatea.

Orrialde-zenbakiak orri-oinetan txertatzea

Goiburuko eta orri-oinei buruz

Orrialde-estiloak orrialde bakoiti eta bikoitietan txandakatzea

Uneko orrialdean oinarritutako orrialde-estiloa sortzea

Goiburukoan edo orri-oinean kapitulu-izena eta -zenbakia txertatzea

Goiburukoei eta orri-oinei formatua ematea

Emaguzu laguntza!