Orrialdearen atzeko planoa aldatzea

LibreOffice aplikazioak orrialde-estiloak erabiltzen ditu dokumentuko orrialdeen atzeko planoa zehazteko. Adibidez, dokumentuko orrialde baten edo gehiagoren atzeko planoa ur-marka bihurtzeko, Ur-marka atzeko planoa erabiltzen duen orrialde-estiloa sortu behar duzu, eta ondoren, aplikatu orrialde-estiloa orrialdeei.

Orrialdearen atzeko planoa aldatzeko

  1. Aukeratu Ikusi - Estiloak.

  2. Egin klik Orrialde-estiloak ikonoan.

  3. Orrialde-estiloen zerrendan, egin klik eskuineko botoiaz elementuan eta aukeratu Berria.

  4. Antolatzailea fitxan, idatzi orrialde-estiloaren izena Izena koadroan.

  5. Hurrengo estiloa koadroan, hautatu hurrengo orrialdeari aplikatu nahi diozun orrialde-estiloa.

  1. Egin klik Area fitxan.

  2. Goiko zerrenda-koadroan, hautatu kolore solidoa edo grafikoa nahi duzun. Ondoren, hautatu aukerak fitxan.

  3. Sakatu Ados.

Dokumentuko orrialde guztien atzeko planoa aldatzeko

Hasi aurretik, ziurtatu atzeko planoa erabiltzen duen orrialde-estiloa sortu duzula. Informazio gehiago lortzeko, ikus Orrialdearen atzeko planoa aldatzeko atala.

  1. Aukeratu Ikusi - Estiloak.

  2. Egin klik Orrialde-estiloak ikonoan.

  3. Egin klik bikoitza aplikatu nahi duzun atzeko planoa duen orrialde-estiloan.

Dokumentu berean orrialdearen atzeko plano ezberdinak erabiltzeko

Hasi aurretik, ziurtatu atzeko planoa erabiltzen duen orrialde-estiloa sortu duzula. Informazio gehiago lortzeko, ikus Orrialdearen atzeko planoa aldatzeko atala.

  1. Egin klik atzeko planoa aldatu nahi diozun paragrafoaren lehen karakterearen aurrean.

  2. Aukeratu Txertatu - Eskuzko jauzia.

  3. Hautatu Orrialde-jauzia.

  4. Estiloa koadroan, hautatu orrialdearen atzeko planoa darabilen orrialde-estilo bat.

  1. Sakatu Ados.

Orrialdearen ur-marka

Ur-markako testu bat txertatzen du uneko orrialdearen estiloaren atzeko planoan.

Goiburuko eta orri-oinei buruz

Uneko orrialdean oinarritutako orrialde-estiloa sortzea

Goiburukoan edo orri-oinean kapitulu-izena eta -zenbakia txertatzea

Goiburukoei eta orri-oinei formatua ematea

Emaguzu laguntza!