Zenbakitutako zerrendako zenbakitzea aldatzea

Zenbakitutako zerrendako paragrafo batetik zenbakitzea kendu edo zerrendaren hasierako zenbakia alda dezakezu.

Iradokizun-ikonoa

Zenbakidun izenburuak nahi badituzu, erabili Tresnak – Kapitulu-zenbakitzea menu-komandoa paragrafo-estilo bati zenbakitzea esleitzeko. Ez erabili 'Formatua' tresna-barrako 'Zenbakitzea' ikonoa.


Zenbakitutako zerrenda bateko paragrafo bati zenbakia kentzeko

  1. Egin klik zenbakitzea kendu nahi diozun paragrafoaren lehen karakterearen aurrean.

  2. Egin ekintza hauetako bat:

Zenbakitutako zerrenda baten hasierako zenbakia aldatzeko

  1. Egin klik zerrendako edozein lekutan.

  2. Aukeratu Formatua - Buletak eta zenbakitzea, eta egin klik Aukerak fitxan.

  3. Sartu zerrenda hasteko erabili nahi duzun zenbakia Hasi hemen koadroan.

  4. Sakatu Ados.

Zenbakitzea eta zenbakitze-estiloak

Buletak gehitzea

Zenbakitzea gehitzea

Buletak eta zenbakitzea desaktibatzea paragrafo jakinetan

Epigrafeak erabiltzea

Zenbaki-barrutiak zehaztea

Paragrafoak estiloaren arabera zenbakitzeari buruzko wiki orria

Emaguzu laguntza!