Lerro-zenbakiak gehitzea

LibreOffice aplikazioak automatikoki konta ditzake lerroak eta gehi ditzake lerro-zenbakiak dokumentu osoko edo hautatutako paragrafoetako lerroetan. Lerro-zenbakiak dokumentua inprimatzean sartzen dira, baina ez dokumentua HTML gisa gordetzean. Lerro-zenbakitzearen tartea, hasierako lerr-zenbakia eta lerro hutsak edo markoetako lerroak kontatu behar diren zehaztu dezakezu. Lerro-zenbakien artean bereizlea ere gehi dezakezu.

Ohar-ikonoa

Lerro-zenbakiak ez daude erabilgarri HTML formatuan.


Dokumentu osoari lerro-zenbakiak gehitzeko

  1. Aukeratu Tresnak - Lerro-zenbakitzea.

  2. Hautatu Erakutsi zenbakitzea, eta hautatu nahi dituzun aukerak.

  3. Sakatu Ados.

Paragrafo jakinei lerro-zenbakiak gehitzeko

  1. Aukeratu Tresnak - Lerro-zenbakitzea.

  2. Hautatu Erakutsi zenbakitzea.

  3. Sakatu Estiloak leihoa irekitzeko, eta ondoren sakatu Paragrafo-estiloak ikonoa.

  4. Egin klik eskuineko botoiaz "Lehenetsia" paragrafo-estiloan eta aukeratu Aldatu.

    Paragrafo-estilo guztiak "Lehenetsia" estiloan oinarrituta daude.

  1. Sakatu Eskema eta zenbakitzea fitxa.

  2. Lerro-zenbakitzea arean, garbitu Sartu paragrafo hau lerro-zenbakitzean kontrol-laukia.

  3. Sakatu Ados.

  4. Hautatu lerro-zenbakiak gehitu nahi dizkiozun paragrafoa.

  5. Aukeratu Formatua - Paragrafoa, eta ondoren egin klik Eskema eta zenbakitzea fitxan.

  6. Hautatu Sartu paragrafo hau lerro-zenbakitzean.

  7. Sakatu Ados.

Lerro-zenbakitzea duen paragrafo-estiloa ere sor dezakezu, eta lerro-zenbakiak gehitu nahi dizkiezun paragrafoetan aplikatu.

Hasierako lerro-zenbakia zehazteko

  1. Egin klik paragrafoan.

  2. Aukeratu Formatua - Paragrafoa, eta ondoren egin klik Eskema eta zenbakitzea fitxan.

  3. Hautatu Sartu paragrafo hau lerro-zenbakitzean kontrol-laukia.

  4. Hautatu Hasi berriro paragrafoan kontrol-laukia.

  5. Sartu lerro-zenbaki bat Hasi honekin: koadroan.

  6. Sakatu Ados.

Tresnak - Lerro-zenbakitzea

Zenbakitzea eta zenbakitze-estiloak

Formatua - Paragrafoa - Zenbakitzea

Paragrafoak estiloaren arabera zenbakitzeari buruzko wiki orria

Emaguzu laguntza!