Beste dokumentu edo txantiloi batzuetako estiloak erabiltzea
Beste dokumentu edo txantiloi bateko estiloak uneko dokumentura inporta ditzakezu.
Ireki Kargatu estiloak elkarrizketa-koadroa honela:
-
Aukeratu Ikusi - Estiloak edo
-
Aukeratu Estiloak - Kudeatu estiloak edo F11Estiloak alboko barra irekitzeko.
-
Egin klik Estilo berria hautapenetik ikonoaren ondoko gezian azpimenua irekitzeko.
-
Erabili elkarrizketa-koadroaren beheko kontrol-laukiak inportatu nahi dituzun estilo motak hautatzeko. Uneko dokumentuan inportatu behar dituzun estiloen izen bera duten estiloak ordezteko, hautatu Gainidatzi.
-
Egin ekintza hauetako bat:
-
Txantiloiak aukeran, hautatu aplikatu nahi duzun diseinua duen txantiloia. Txantiloiaren aurrebista ikusteko, sakatu Gehiago, eta hautatu Aurrebista koadroa.
-
Sakatu Fitxategitik, bilatu erabili nahi dituzun estiloak dituen fitxategia, egin klik izenean, eta ondoren sakatu Ireki.