Indize edo aurkibideetako sarrerak definitzea

Indize-sarrerak definitzeko

  1. Egin klik hitz batean edo hautatu dokumentuan indize-sarrera gisa erabili nahi dituzun hitzak.

  2. Aukeratu Txertatu - Aurkibidea eta indizea - Indize-sarrera, eta egin honako ekintzetako bat:

Aurkibideko sarrerak definitzeko

Aurkibideak sortzeko modurik onena aurkibidean sartu nahi dituzun paragrafo guztiei aurrez definitutako izenburuen paragrafo-estiloak aplikatzea da, esaterako, "1. izenburua".

Paragrafo-estilo pertsonalizatu bat aurkibideko sarrera gisa erabiltzeko

  1. Aukeratu Tresnak - Kapitulu-zenbakitzea eta egin klik Zenbakitzea fitxan.

  2. Hautatu aurkibidean sartu nahi duzun paragrafo-estiloa Paragrafo-estiloa koadroan.

  3. Maila zerrendan, egin klik paragrafo-estiloari aplikatu nahi diozun maila hierarkikoa.

  4. Sakatu Ados. Orain, dokumentuko izenburuei estiloa aplika diezaiekezu eta aurkibidean sar ditzakezu.

tip

LibreOffice aplikazioak paragrafo-estiloen eta paragrafo-edukien kapitulu-mailaren arabera sortzen ditu aurkibideko sarrerak. Paragrafoa hutsik badago, ez da sartuko aurkibidean. Paragrafo hutsak aurkibidean agertu daitezen, eskuz sartu behar da zuriune bat edo zuriune zatiezin bat. 'Kapituluen zenbakitzea' elkarrizketa-koadroko 'Zenbakitzea' fitxako Ondoren testu-koadroan sartutako zuriuneak ez dira baliagarriak horretarako, paragrafoaren zenbakitzearen parte baitira, ez paragrafo-edukiena.


Emaguzu laguntza!