Paragrafoak koskatzea

Ohar-ikonoa

Neurri-unitateak aldatzeko, aukeratu - LibreOffice Writer - Orokorra, eta gero hautatu beste neurri-unitate bat 'Ezarpenak' arean.


Koskak uneko paragraforako, hautatutako paragrafo guztietarako edo paragrafo-estilo baterako alda ditzakezu.

Iradokizun-ikonoa

Erregela erabiliz ere ezar daitezke koskak. Erregela bistaratzeko, aukeratu Ikusi - Erregela.


Koskak ezkerreko eta eskuineko orri-marjinen arabera kalkulatzen dira. Paragrafoa orri-marjinarantz hedatu nahi baduzu, sartu zenbaki negatibo bat.

Koskak desberdinak dira idazteko noranzkoaren arabera. Esaterako, begiratu Testuaren aurretik koska-balioa ezkerretik eskuinerako hizkuntzetan. Paragrafoaren ezkerreko ertzari ezkerreko orrialde-marjinarekiko ezarriko zaio koska. Eskuinetik ezkerrerako hizkuntzetan, paragrafoaren eskuineko ertzari eskuineko orrialde-marjinarekiko ezarriko zaio koska.

Alderantzizko kosketarako, sartu balio positiboa Testuaren aurretik aukeran eta balio negatiboa Lehen lerroa aukeran.

Formatua - Paragrafoa - Koskak eta tarteak

Erregelak erabiltzea

Txantiloiak eta estiloak

Emaguzu laguntza!