Testua ezkutatzeaText

Eremuak eta sekzioak erabil ditzakezu baldintza bat betetzen bada, dokumentuan testua ezkutatzeko edo bistaratzeko.

Testua ezkutatu aurretik, aurrena testua ezkutatzeko baldintzak erabili beharreko aldagaia sortu behar duzu.

Aldagai bat sortzeko

  1. Egin klik dokumentuan eta aukeratu Txertatu - Eremua - Eremu gehiago.

  2. Egin klik Aldagaiak zerrendan, eta ondoren, Mota zerrendako "Ezarri aldagaia" aukeran.

  3. Egin klik Formatua zerrendako "Orokorra" aukeran.

  4. Idatzi aldagaiaren izena Izena koadroan, esaterako Ezkutatu.

  5. Sartu balio bat aldagairako Balioa koadroan, esaterako 1.

  6. Dokumentuan aldagaia ezkutatzeko, hautatu Ikusezina.

  7. Sakatu Txertatu eta Itxi.

Testua ezkutatzeko

  1. Egin klik dokumentuan, testua gehitzea nahi duzun lekuan.

  2. Aukeratu Txertatu - Eremua - Eremu gehiago, eta egin klik Funtzioak fitxan.

  3. Egin klik Mota zerrendako "Ezkutuko testua" aukeran.

  4. Sartu instrukzio bat Baldintza koadroan. Esaterako, aurretik definitu duzun aldagaia erabilita, sartu Ezkutatu==1.

  5. Idatzi ezkutatzea nahi duzun testua Ezkutuko testua koadroan.

  6. Sakatu Txertatu eta Itxi.

Paragrafo bat ezkutatzeko

  1. Egin klik paragrafoan, testua gehitzea nahi duzun lekuan.

  2. Aukeratu Txertatu - Eremua - Eremu gehiago, eta egin klik Funtzioak fitxan.

  3. Egin klik Mota zerrendako "Ezkutuko paragrafoa" aukeran.

  4. Sartu instrukzio bat Baldintza koadroan. Esaterako, aurretik definitu duzun aldagaia erabilita, sartu Ezkutatu==1.

  5. Sakatu Txertatu eta Itxi.

Ohar-ikonoa

Eginbide hori gaitzeko, kontrol-marka kendu behar duzu Ikusi - Ezkutuko paragrafoak menuan. Kontrol-marka ezarritakoan, ezin duzu paragraforik ezkutatu.


Sekzio bat ezkutatzeko

  1. Hautatu dokumentuan ezkutatzea nahi duzun testua.

  2. Aukeratu Txertatu - Sekzioak.

  3. Ezkutatu arean, hautatuEzkutatu, eta ondoren sartu adierazpen bat Baldintza koadroan. Adibidez, aurretik definitu den aldagaia erabilita, sartu Ezkutatu==1.

  4. Sakatu Txertatu.

Emaguzu laguntza!