Goiburukoan edo orri-oinean kapitulu-izena eta -zenbakia txertatzea

Goiburukoan edo orri-oinean kapituluari buruzko informazioa txertatu aurretik, kapitulu-tituluetan erabili nahi duzun paragrafo-estiloaren kapitulu-zenbakitzearen aukerak ezarri behar dituzu.

Kapitulu-tituluetarako paragrafo-estilo bat sortzea

  1. Aukeratu Tresnak - Kapitulu-zenbakitzea.

  2. Estiloa koadroan, hautatu kapitulu-izenburuetan erabili nahi duzun paragrafo-estiloa, esaterako "1. izenburua".

  3. Zenbakia koadroan, hautatu kapitulu-izenburuetarako zenbakitze-estiloa, esaterako "1,2,3...".

  4. Idatzi ". kapitulua" eta ondoren zuriune bat, Ondoren koadroan.

  5. Sartu zuriune bat Aurretik koadroan.

  6. Sakatu Ados.

Goiburuan edo orri-oinean kapitulu-izena eta -zenbakia txertatzeko

  1. Aplikatu dokumentuko kapitulu-izenburuei kapitulu-tituluentzat definitutako paragrafo-estiloa.

  2. Aukeratu Txertatu - Goiburukoa eta orri-oina - Goiburukoa edo Txertatu - Goiburukoa eta orri-oina - Orri-oina, eta ondoren hautatu, azpimenuan, uneko orrialdearen orrialde-estiloa.

  3. Egin klik goiburukoan edo orri-oinean.

  4. Aukeratu Txertatu - Eremua - Eremu gehiago eta sakatu Dokumentua fitxa.

  1. Egin klik Mota zerrendako "Kapitulua" aukeran eta Formatua zerrendako "Kapituluaren zenbakia eta izena" aukeran.

  2. Egin klik Txertatu botoian, eta ondoren Itxi botoian.

Uneko orrialde-estiloa erabiltzen duten orrialde guztietako goiburukoek automatikoki bistaratzen dituzte kapitulu-izena eta -zenbakia.

Goiburuko eta orri-oinei buruz

Uneko orrialdean oinarritutako orrialde-estiloa sortzea

Goiburuko eta orri-oin ezberdinak definitzea

Goiburukoei eta orri-oinei formatua ematea

Emaguzu laguntza!