Oin-oharrak edo amaiera-oharrak txertatzea eta editatzea

Oin-oharrek gai bati buruzko informazio gehiago ematen dute orrialdearen beheko aldean, eta amaiera-oharrek dokumentuaren amaieran. LibreOffice aplikazioak automatikoki zenbakitzen ditu oin-oharrak eta amaiera-oharrak.

Oin-oharra edo amaiera-oharra txertatzeko

  1. Egin klik dokumentuan, oharraren aingura kokatzea nahi duzun lekuan.

  2. Aukeratu Txertatu - Oin-oharrak eta amaiera-oharrak - Oin-oharra edo amaiera-oharra.

  3. Zenbakitzea arean, hautatu erabili nahi duzun formatua. Karakterea hautatzen baduzu, sakatu Aukeratu botoia eta hautatu oin-oharrean erabili nahi duzun karakterea.

  4. Mota arean, hautatu Oin-oharra edo Amaiera-oharra.

  5. Sakatu Ados.

  6. Idatzi oharra.

Icon

Oin-oharra sartzeko, Txertatu tresna-barrako Txertatu oin-oharra zuzenean ikonoan klik egin dezakezu.

Oin-oharra edo amaiera-oharra editatzeko

Oin-oharren arteko tartea

Emaguzu laguntza!