Orrialde-zenbakiak orri-oinetan txertatzea

Erraz txerta dezakezu orrialde-zenbakiaren eremu bat zure dokumentuaren orri-oinean. Orrialde kopurua ere gehitu diezaiokezu orri-oinari, "9. orrialdea, 12 orrialdetik" motako edukiak sortzeko.

Orri-zenbaki bat txertatzeko

  1. Aukeratu Txertatu - Goiburukoa eta orri-oina - Orri-oina eta hautatu orri-oinean gehitu nahi duzun orrialde-estiloa.

  2. Aukeratu Txertatu - Eremua - Orrialde-zenbakia.

Nahi baduzu, orri-zenbakiaren eremua testua bezalaxe lerroka dezakezu.

Orri-kopurua ere gehitzeko

  1. Egin klik orrialde-zenbakiaren eremuaren aurrean, idatzi orrialdea eta sartu zuriune bat. egin klik eremuaren atzean eta idatzi of eta sartu beste zuriune bat.

  2. Aukeratu Txertatu - Eremua - Orrialde kopurua.

Goiburuko eta orri-oinei buruz

Orrialde-estiloak orrialde bakoiti eta bikoitietan txandakatzea

Uneko orrialdean oinarritutako orrialde-estiloa sortzea

Goiburukoan edo orri-oinean kapitulu-izena eta -zenbakia txertatzea

Goiburukoei eta orri-oinei formatua ematea

Emaguzu laguntza!