Uneko orrialdean oinarritutako orrialde-estiloa sortzea

Orrialde-diseinua diseinatu eta diseinu horretan oinarritutako orrialde-estiloa sor dezakezu.

Adibidez, goiburuko jakin bat bistaratzen duen orrialde-estiloa eta beste goiburuko bat bistaratzen duen beste orrialde-estilo bat sor ditzakezu.

  1. Ireki testu-dokumentu berri bat, aukeratu Ikusi - Estiloak, eta egin klik Orrialde-estiloak ikonoan.

  2. Egin klik Estilo berria hautapenetik ikonoan eta hautatu Estilo berriak hautapenetik azpimenuan.

  3. Sartu orrialdearen izena Estilo-izena kutxan, eta ondoren sakatu Ados.

  4. Egin klik bikoitza zerrendako izenean estiloa uneko orrialdeari aplikatzeko.

  5. Aukeratu Txertatu - Goiburukoa eta orri-oina - Goiburukoa, eta aukeratu orrialde-estilo berria zerrendan.

  6. Idatzi goibururako testua. Kokatu kurtsorea testu nagusiaren arean, goiburukotik kanpo.

  7. Aukeratu Txertatu - Eskuzko jauzia.

  8. Mota arean, hautatu Orrialde-jauzia eta ondoren hautatu 'Lehenetsia' Estiloa kutxan.

  9. Errepikatu 2-6 urratsak bigarren orri-estilo pertsonalizatu bat beste goiburu batekin sortzeko.

Goiburuko eta orri-oinei buruz

Goiburuko eta orri-oin ezberdinak definitzea

Goiburukoan edo orri-oinean kapitulu-izena eta -zenbakia txertatzea

Goiburukoei eta orri-oinei formatua ematea

Txantiloiak eta estiloak

Emaguzu laguntza!