Kapitulu-zenbakiak gehitzea epigrafeei

Epigrafeetan kapitulu-zenbakiak gehi ditzakezu.

Ziurtatu dokumentuko testua kapitulutan antolatuta dagoela, eta kapitulu-tituluek eta (nahi izanez gero) sekzio-tituluek aurrez definitutako izenburuen paragrafo-estilo bat erabiltzen dutela. Izenburuen paragrafo-estiloei zenbakitze-aukera bat esleitu behar diezu.

  1. Hautatu epigrafea gehitu nahi diozun elementua.

  2. Aukeratu Txertatu - Epigrafea.

  3. Hautatu epigrafe-izenburu bat Kategoria kutxan, eta hautatu zenbakitze-estilo bat Zenbakitzea kutxan.
    Epigrafe-testua ere sartu daiteke elkarrizketa-koadro honetan. Nahi izanez gero, sartu testua Epigrafea kutxan.

  4. Egin klik Aukerak botoian.

  5. Maila kutxan, hautatu kapitulu-zenbakia izango duten izenburu-mailen kopurua.

  6. Idatzi, Bereizlea koadroan, kapitulu-zenbakia(k) epigrafe-zenbakitik bananduko duen karakterea, eta ondoren sakatu Ados.

  7. Epigrafea elkarrizketa-koadroan, egin klik Ados botoian.

Iradokizun-ikonoa

LibreOffice aplikazioak epigrafe bat gehi dezake automatikoki, objektu, grafiko edo taula bat txertatzen denean. Aukeratu - LibreOffice Writer - Autoepigrafea.


Emaguzu laguntza!