Testu-dokumentuetan formula konplexuak kalkulatzea
Formulan aurrez definitutako funtzioak erabil ditzakezu, eta ondoren, kalkuluaren emaitza testu-dokumentuan txerta dezakezu.
Adibidez, hiru zenbakiren batez besteko balioa kalkulatzeko, egin honako hau:
-
Egin klik formula txertatzea nahi duzun lekuan, eta sakatu F2.
-
Sakatu
ikonoa, eta aukeratu "Batez bestekoa" 'Funtzio estatistikoak' zerrendatik. -
Idatzi hiru zenbaki, barra bertikalez bereizita (|).
-
Sakatu Sartu. Emaitza eremu gisa txertatzen da dokumentuan.
Formula editatzeko, egin klik bikoitza dokumentuko eremuan.