Erabiltzaileak definitutako ertzak testu-dokumentuetan

Writerreko tauletan, hainbat gelaxka-ertz aplika diezazkiekezu hautatutako gelaxkei eta taula osoei. Testu-dokumentuetako beste objektu batzuek ere erabiltzaileak definitutako ertzak eduki ditzakete. Adibidez, orrialde-estiloek, markoek eta txertatutako irudiek edo diagramek.

  1. Hautatu Writer taulako gelaxka edo gelaxka-bloke bat.

  2. Aukeratu Taula - Propietateak.

  3. Elkarrizketa-koadroan, egin klik Ertzak fitxan.

  4. Aukeratu aplikatu nahi dituzun ertz-aukerak eta sakatu Ados.

Lerro-antolamendua areako aukerak hainbat ertz-estilo aplikatzeko erabil daitezke.

Gelaxkak hautatzea

Gelaxken hautapenaren arabera, areak itxura ezberdina izaten du.

Hautapena

Lerro-antolamenduaren area

Gelaxka-tamaina bat baino gehiago dituen taulan hautatutako gelaxka bakarra, edo kurtsorea gelaxkarik hautatu gabeko taulan

gelaxka baten ertza

Gelaxka bakarreko taula, gelaxka hautatuta dago

hautatutako gelaxka baten ertza

Zutabe bateko gelaxkak hautatuta

zutabean hautatutako ertza

Errenkada bateko gelaxkak hautatuta

errenkadan hautatutako ertza

2x2 edo gelaxka gehiagoko taula osoa hautatuta

blokean hautatutako ertza


Ezarpen lehenetsiak

Egin klik ikono lehenetsi batean hainbat ertz ezartzeko edo berrezartzeko.

Adibideak

Hautatu 8x8 gelaxkako blokea, eta aukeratu Formatua - Gelaxkak - Ertzak.

ikono lehenetsiak ertzetarako

Orain beste ikonoek zein marra jarri edo kenduko dituzten ikusten jarraitu dezakezu.

Erabiltzaileak definitutako ezarpenak

Erabiltzaileak definituta arean, klik egin dezakezu marra indibidualak ezartzeko edo kentzeko. Aurrebistak hiru egoeratan erakusten ditu marrak.

Egin klik behin eta berriro ertz edo izkina batean egoera batetik bestera aldatzeko.

Marra motak

Irudia

Esanahia

Marra beltza

marra solidoa ertzerako

Marra beltzak hautatutako gelaxkei dagokien marra ezartzen du. Marra marra puntukatu gisa erakusten da 0,05 puntuko marra-estiloa hautatzean. Marra bikoitzak erakusten dira marra-estilo bikoitza hautatzean.

Marra grisa

marra grisa ertzerako

Marra grisa hautatutako gelaxken marra aldatzen ez denean erakusten da. Kokaleku horretan ez da marrarik ezarriko edo kenduko.

Marra zuria

marra zuria ertzerako

Marra zuria hautatutako gelaxken marra kentzen denean erakusten da.


Adibideak

  1. Hautatu Writer taulako gelaxka bakarra, eta aukeratu Taula - Propietateak - Ertzak.

  2. Hautatu marra-estiloa lodia.

  3. Ertz baxuagoa ezartzeko, egin klik beheko ertzean behin eta berriz marra lodia ikusi arte.

beheko ertz lodia ezartzea

Ohar-ikonoa

Writer taulako gelaxka guztiek gutxienez ezkerreko eta beheko marra duten lehenespenez. Taula-perimetroko gelaxka gehienek marra gehiago dituzte lehenespenez.


Abisu-ikonoa

Aurrebistan zuriz erakusten diren marra denak gelaxkatik kendu egingo dira.


Karaktereen ertzak definitzea

Orrientzako ertzak definitzea

Paragrafoen ertzak definitzea

Emaguzu laguntza!