Autotestua erabiltzea

LibreOffice Writerren, testua (baita grafikoak, taulak eta eremuak dituztenak ere) autotestu gisa gorde dezakezu, testua geroago azkar txertatu ahal izateko. Nahi izanez gero, formatudun testua ere gorde dezakezu.

Autotestu sarrera bat sortzeko

  1. Hautatu autotestuaren sarrera gisa gorde nahi duzun testua, testua grafikoekin, taula edo eremua. Grafikoa karaktere gisa ainguratuta badago eta aurretik eta atzetik gutxienez testu-karaktere bat baldin badu bakarrik gorde dezakezu.

  2. Aukeratu Tresnak - Autotestua.

  3. Hautatu autotestua zein kategoriatan gorde nahi duzun.

  4. Idatzi lau karaktere baino luzeagoa den izen bat. Horrek Bistaratu izenaren gainerakoa iradokizun gisa idaztean autotestuaren aukera erabiltzea ahalbidetzen dizu. Nahi izanez gero, proposatutako lasterbidea alda dezakezu.

  5. Egin klik Autotestua botoian eta aukeratu Berria.

  6. Egin klik Itxi botoian.

Testu automatikoko sarrera bat txertatzeko

  1. Egin klik autotestuaren sarrera txertatu nahi duzun dokumentuan.

  2. Aukeratu Tresnak - Autotestua.

  3. Hautatu txertatu nahi duzu autotestua, eta ondoren sakatu Txertatu.

Autotestu-sarreretarako lasterbidea ere idatzi dezakezu, eta ondoren F3 sakatu, edo klik egin Txertatu barrako Autotestua ikonoaren alboan dagoen gezian, eta ondoren autotestu-sarrera hautatu.

Iradokizun-ikonoa

LibreOffice Math formula bat azkar sartzeko, idatzi fn, eta ondoren sakatu F3. Formula bat baino gehiago txertatzen baduzu, sekuentzialki zenbakituko dira. Fikziozko testua txertatzeko, idatzi dt eta sakatu F3.


Autotestuaren sarreren zerrenda inprimatzeko

  1. Aukeratu Tresnak - Makroak - Antolatu makroak - LibreOffice Basic.

  2. Hemengo makroa zuhaitz-kontrolean, hautatu LibreOffice makroak - Gimmicks - AutoText.

  3. Hautatu "Nagusia" Lehendik dauden makroak: Autotestua zerrendan eta ondoren sakatu Exekutatu. Uneko autotestu-sarreren zerrenda bat sortuko da testu-dokumentu berri batean.

  4. Aukeratu Fitxategia - Inprimatu.

Autotestua sareko instalazioetan erabiltzea

Autotestuaren sarrerak sareko direktorio ezberdinetan gorde ditzakezu.

Adibidez, enpresako "irakurtzeko soilik" autotestuaren sarrerak zerbitzari nagusian gorde ditzakezu, eta erabiltzaileak definitutako autotestuaren sarrerak direktorio lokalean.

Autotestuaren direktorioetarako bide-izenak konfigurazioan edita daitezke.

Hemen bi direktorio zerrendatzen dira. Lehen sarrera zerbitzariaren instalazioan dago eta bigarrena erabiltzailearen direktorioan. Bi direktorioetan izen bera duten autotestuaren bi sarrera badaude, erabiltzailearen direktorioko sarrera erabiltzen da.

Emaguzu laguntza!