Ortografia automatikoki egiaztatu

LibreOffice aplikazioan ortografia-egiaztatze automatikoa eduki dezakezu idaztean, eta gaizki idatzitako hitzak marra uhindu gorriaren bidez azpimarra daitezke.

Idazten duzun bitartean ortografia automatikoki egiaztatzeko

  1. Aukeratu Tresnak - Ortografiaren egiaztapen automatikoa.

  2. Egin klik eskuineko botoiaz marra uhindu gorria duen hitz batean, eta aukeratu iradokitzen den hitza zerrendan edo Autozuzenketa azpimenuan.

Autozuzenketa azpimenuko hitz bat aukeratzen baduzu, azpimarratutako hitza eta ordezpen-hitza automatikoki gehituko dira autozuzenketa-zerrendan, uneko hizkuntzarako. Autozuzenketa-zerrenda ikusteko, aukeratu Tresnak - Autozuzenketa - Autozuzenketaren aukerak, eta ondoren egin klik Ordeztufitxan.

Azpimarratutako hitza hiztegi pertsonalizatuan ere gorde dezakezu. Horretarako, aukeratu Gehitu.

Hitz batzuk ortografia-egiaztapenetik kanpo uzteko

  1. Hautatu baztertu nahi dituzun hitzak.

  2. Egin klik Egoera barrako 'Hizkuntza' kontrolean menu bat irekitzeko.

  3. Aukeratu "Bat ere ez (ez zuzendu ortografia)"

Hiztegi berria sortzea.

Autozuzenketaren zerrendari salbuespenak gehitzea

Ortografia eta gramatika egiaztatzea

Emaguzu laguntza!