Autozuzenketa desaktibatzea

Lehenespenez, LibreOffice aplikazioak automatikoki zuzentzen ditu idazketa-akats arruntak, eta formatua aplikatzen du idaztean.

Autozuzenketatik hitza bat kentzeko

  1. Aukeratu Tresnak - Autozuzenketa - Autozuzenketaren aukerak.

  2. Egin klik Ordeztu fitxan.

  3. Autozuzenketa zerrendan, hautatu kendu nahi duzun hitz bikotea.

  4. Sakatu Ezabatu.

Komatxoak ordezteari uzteko

  1. Aukeratu Tresnak - Autozuzenketa - Autozuzenketaren aukerak.

  2. Egin klik Lokalizatutako aukerak fitxan

  3. Garbitu "Ordeztu" kontrol-laukia(k).

Esaldi baten lehen letra maiuskulaz jartzeari uzteko

  1. Aukeratu Tresnak – Autozuzenketaren aukerak.

  2. Egin klik Aukerak fitxan.

  3. Garbitu "Esaldi guztietako lehen letra maiuskula bihurtu" kontrol-laukia.

Hiru karaktere berdin idazten dituzunean marra marrazteari uzteko

LibreOffice aplikazioak automatikoki marrazten du marra karaktere hauetako hiru idaztean eta Sartu sakatzean: - _ = * ~ #

  1. Aukeratu Tresnak - Autozuzenketa - Autozuzenketaren aukerak.

  2. Egin klik Aukerak fitxan.

  3. Garbitu "Aplikatu ertza" kontrol-laukia.

Autotestua erabiltzea

Testuan marrak marraztea

Zenbaki-ezagutzea aktibatzea edo desaktibatzea tauletan

Emaguzu laguntza!