Zenbakitutako edo buletdun zerrendak sortzea idaztean

LibreOffice aplikazioak automatikoki aplikatzen ditu zenbakitzea edo buletak idaztean.

Zenbakitze edo bulet automatikoa gaitzeko

  1. Aukeratu Tresnak - Autozuzenketa - Autozuzenketaren aukerak, egin klik Aukerak fitxan, eta hautatu "Buletdun eta zenbakitutako zerrendak".

  2. Aukeratu Tresnak - Autozuzenketa, eta ziurtatu Idaztean hautatuta dagoela.

Iradokizun-ikonoa

Zenbakitze automatikoaren aukera "Lehenetsia", "Testu-gorputza" edo "Testu-gorputzaren koska" paragrafo-estiloa duten paragrafoei bakarrik aplikatzen zaie.


Zenbakitutako edo buletdun zerrendak idaztean sortzeko

  1. Idatzi 1., i. edo I. zenbakitutako zerrenda hasteko. Idatzi * edo - buletdun zerrenda hasteko. Zenbakiaren ondoren, puntuaren ordez eskuineko parentesia idatz dezakezu, adibidez, 1) edo i).

  2. Sartu zuriunea, idatzi testua eta sakatu Sartu. Paragrafo berriak hurrengo zenbakia edo buleta jasotzen du automatikoki.

  3. Sakatu berriro Sartu zerrenda amaitzeko.

Ohar-ikonoa

Zenbakitutako zerrenda nahi duzun zenbakiarekin has dezakezu.


Zenbakitutako edo buletdun zerrenden eskema-maila aldatzea

Emaguzu laguntza!