Kapituluak nabigatzailean antolatzea

Izenburuak eta azpiko testua dokumentuan gora eta behera eraman ditzakezu nabigatzailearen bidez. Izenburu-mailak igo eta jaitsi ere egin ditzakezu. Eginbide hori erabiltzeko, aurrez definitutako izenburuen paragrafo-estilo bat eman dokumentuko izenburuei. Izenburuentzako paragrafo-estilo pertsonalizatua erabiltzeko, aukeratu Tresnak - Kapitulu-zenbakitzea, hautatu estilo bat Paragrafo-estiloak koadroan eta egin klik bikoitza Mailak zerrendako zenbaki batean.

tip

Testu-kurtsorea dokumentuko izenburu batera azkar eramateko, egin klik bikoitza Nabigatzailea zerrendako izenburuan.


Nabigatzailea atrakatzeko, arrastatu izenburu-barra laneko arearen ertzera. Nabigatzailea desatrakatzeko, egin klik bikoitza bere markoan tekla sakatu bitartean.

Izenburuak dokumentuan gora edo behera eramateko

warning

Ziurtatu izenburu-maila guztiak erakusten direla nabigatzailean. Lehenespenez, maila guztiak erakusten dira. Ikus beheko urratsak erakusten diren izenburu-mailak aldatzeko.


  1. Estandarra barran, sakatu Nabigatzailea ikonoa Ikonoa nabigatzailea irekitzeko.

  2. Nabigatzailean, sakatu Edukien ikuspegia ikonoa Edukien ikuspegiaren ikonoa.

  3. Egin ekintza hauetako bat:

  1. Arrastatu izenburu bat Nabigatzailea zerrendako kokaleku berrira.

  2. Egin klik Nabigatzailea zerrendan eta sakatu Igo kapitulua Igo ikonoa edo Jaitsi kapitulua ikonoa Jaitsi ikonoa.

note

Izenburua bere mendeko testua mugitu gabe mugitzeko, eutsi sakatuta ,Jaso kapituluaren maila edo Jaitsi kapituluaren maila ikonoak arrastatzen edo sakatzen duzun bitartean.


Izenburuaren maila igotzeko edo jaisteko

  1. Hautatu Nabigatzailea zerrendako izenburua.

  2. Sakatu Igo maila Igo maila ikonoa edo Jaitsi maila ikonoa Jaitsi maila ikonoa.

Bistaratutako izenburu-mailen zenbakia aldatzeko

Egin klik Erakutsitako izenburu-mailak ikonoan Izenburu-mailen ikonoa, eta hautatu zenbaki bat zerrendatik.

Emaguzu laguntza!