Objektuak kokatzea

Objektuak, grafikoak edo markoak dokumentuan kokatzeko aingurak erabil ditzakezu. Ainguratutako elementua dagoen lekuan gelditzen da, edo dokumentua aldatutakoan aldatzen da lekuz. Ainguratze-aukera hauek dituzu erabilgarri:

Ainguratzea

Efektua

Karaktere gisa

Hautatutako elementua karaktere gisa ainguratzen du uneko testuan. Hautatutako elementuaren altuera uneko letra-tamaina baino handiagoa bada, elementua duen lerroaren altuera handitu egingo da.

Irudi bat HTML orrian zentratzeko, txertatu irudia, ainguratu "karaktere gisa", eta zentratu paragrafoa.

Karakterera

Hautatutako elementua karakterera ainguratzen du.

Paragrafora

Hautatutako elementua uneko paragrafora ainguratzen du.

Orrialde honetara

Hautatutako elementua uneko orrialdera ainguratzen du.

Markora

Hautatutako elementua inguruko markora ainguratzen du.


Objektu bat, grafiko bat edo marko bat txertatzen denean, aingura-ikono bat agertzen da elementua ainguratu den tokian. Ainguratutako elementu bat beste toki batean kokatzeko, arrastatu elementu beste toki horretara. Elementuaren aingura-aukerak aldatzeko, sakatu eskuineko botoiarekin elementuan, eta aukeratu Aingura azpimenuko aukera bat.

Emaguzu laguntza!