Lerro-zenbakitzea

Uneko dokumentuko lerro-zenbakiak gehitu, kendu eta formateatzen ditu. Paragrafo bat lerro-zenbakitzetik kanpo uzteko, egin klik paragrafoan, aukeratu Formatua - Paragrafoa, egin klik Zenbakitzea fitxan, eta garbitu Sartu paragrafo hau lerro-zenbakitzean kontrol-laukia. Paragrafo-estiloa ere lerro-zenbakitzetik kanpo utz dezakezu.

Ohar-ikonoa

Lerro-zenbakiak ez daude erabilgarri HTML formatuan.


Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Tresnak - Lerro-zenbakitzea (ez HTML formaturako)


Erakutsi zenbakitzea

Lerro-zenbakiak gehitzen dizkio uneko dokumentuari.

Ikusi

Ezarri lerro-zenbakitzearen propietateak.

Karaktere-estiloa

Hautatu lerro-zenbakietan erabili nahi duzun formatu-estiloa.

Formatua

Hautatu erabili nahi duzun zenbakitze-estiloa.

Kokalekua

Hautatu zein tokitan agertuko diren lerro-zenbakiak.

Tartea

Sartu lerro-zenbaki eta testuaren artean utzi nahi duzun tartea.

Bitartea

Hautatu lerro-zenbakien zenbatze-tartea.

Bereizlea

Lerro-zenbakien artean bistaratzeko karaktere bereizlea sar dezakezu kontaketa-bitartea bat baino handiagoa bada.

Testua

Hautatu bereizle gisa erabili nahi duzun testua.

Zenbatero

Hautatu bereizleen artean utziko den lerro kopurua.

Ohar-ikonoa

Bereizleak zenbakitu gabeko lerroetan bakarrik bistaratzen dira.


Kopurua

Zehaztu lerroen zenbaketan markoetako paragrafo edo lerro hutsak sartuko diren ala ez.

Lerro hutsak

Sartu paragrafo hutsak lerro-zenbatzean.

Lerroak markoetan

lerro-zenbakiak gehitzen dizkio markoetako testuari. Zenbakitzea marko bakoitzean berrabiarazten da, eta dokumentuko testu-area nagusiko lerro-zenbaketatik kanpo geratzen da. Estekatutako markoetan zenbakitzea ez da berrabiarazten.

Hasi berriro orrialde-hasiera guztietan

Zenbakitzea berrabiarazten du dokumentuko orrialde bakoitzeko goiko aldean.

Lerro-zenbakiak gehitzea

Emaguzu laguntza!