Testua taula bihurtzea

Hautatutako testua taula bihurtzen du, edo hautatutako taula testu.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Taula - Bihurtu - Testua taula


Elkarrizketa-koadro horretan dauden aukera erabilgarriak bihurketa motaren arabera daude.

Testua non bereizi

Bereizleak, adibidez, tabulazioa, zutabe-mugak markatzen ditu hautatutako testuan. Hautapeneko paragrafo bakoitza errenkada bihurtzen da taulan. Era berean, taula testu bihurtzean, zutabe-markatzaileak zuk zehaztutako karaktere bihurtzen dira, eta errenkada bakoitza paragrafo bihurtzen da.

Tabuladoreak

Testua taula bihurtzen du tabuladoreak zutabe-markatzaile gisa erabilita.

Puntu eta koma

Testua taula bihurtzen du puntu eta komak (;) zutabe-markatzaile gisa erabilita.

Paragrafoa

Testua taula bihurtzen du paragrafoak zutabe-markatzaile gisa erabilita.

Bestelakoa:

Testua taula bihurtzen du koadroan idazten duzun karakterea zutabe-markatzaile gisa erabilita.

Testu-koadroa

Idatzi zutabe-markatzaile gisa erabili nahi duzun karakterea.

Zabalera bera zutabe guztietan

Zabalera bereko zutabeak sortzen ditu, zutabe-markatzailearen kokapena kontuan hartu gabe.

Autoformatua

Autoformatua elkarrizketa-koadroa irekitzen du, taularako diseinu aurredefinitua hautatu ahal izateko.

Aukerak

Izenburua

Taula berriaren lehen errenkadari goiburukoaren formatua ematen dio.

Errepikatu izenburua

Taularen goiburukoa taulak betetzen duen orrialde bakoitzean errepikatzen du.

Lehenengo ... errenkada

Lehen n errenkada errepikatzen ditu goiburuko gisa.

Ez zatitu taula

Ez du taula zatitzen orrialde batetik bestera.

Ertza

Ertza gehitzen die taulari eta taula-gelaxkei.

Emaguzu laguntza!