Zenbakitzea

Uneko dokumentuko kapitulu-zenbakitzearen zenbaki-formatua eta hierarkia zehazten ditu.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Tresnak - Kapitulu-zenbakitzea - Zenbakitzea fitxa


Maila

Egin klik aldatu nahi duzun kapitulu- eta eskema-mailan, eta zehaztu mailarentzako zenbakitze-aukerak. Zenbakitze-aukerak maila guztiei aplikatzeko (paragrafo-estiloari izan ezik), sakatu "1-10".

Zenbakitzea

Zehaztu hautatutako kapitulu-mailaren formatua.

Paragrafo-estiloa

Aukeratu hautatutako kapitulu- eta eskema-mailari esleitu nahi diozun paragrafo-estiloa. "Bat ere ez" hautatzen baduzu, ez da definituko hautatutako eskema-maila.

Zenbakia

Aukeratu hautatutako kapitulu-mailari aplikatu nahi diozun zenbakitze-estiloa.

Hautapena

Deskribapena

A, B, C, ...

Letra maiuskulak

a, b, c, ...

Letra minuskulak

I, II, III, ...

Zenbaki erromatarrak (maiuskula)

i, ii, iii, ...

Zenbaki erromatarrak (minuskula)

1, 2, 3, ...

Zenbaki arabiarrak

A,... AA,... AAA,...

Zenbakitze alfabetikoa letra maiuskula berdin-berdinekin; letra kopuruak kapitulu-maila adierazten du. Adibidez, hirugarren mailako bigarren zenbakia "BBB" da.

a,... aa,... aaa,...

Zenbakitze alfabetikoa letra minuskula berdin-berdinekin; letra kopuruak kapitulu-maila adierazten du. Adibidez, bigarren mailako hirugarren zenbakia "cc" da.

Bat ere ez

Ez dago zenbakitze-ikurrik. Bereizlea eremuan definitutako karakterea edo ikurra bakarrik agertzen da zenbakitutako lerroaren hasieran.


Karaktere-estiloa

Hautatu zenbakitze-karakterearen formatua.

Erakutsi azpimailak

Hautatu kapitulu-zenbakitzean sartu beharreko kapitulu-mailen kopurua. Adibidez, hautatu "3" kapitulu-zenbakitzearen hiru maila bistaratzeko: 1.1.1

Bereizlea aurretik

Sartu kapitulu-zenbakiaren aurretik bistaratzea nahi duzun testua. Adibidez, idatzi "Chapter " "Chapter 1" bistaratzeko.

Bereizlea ondoren

Sartu kapitulu-zenbakiaren atzetik bistaratzea nahi duzun testua. Adibidez, idatzi puntua (.) eta 'kapitulua' "1. kapitulua" bistaratzeko.

Hasi:

Sartu kapitulu-zenbakitzea zein zenbakitan berrabiaraztea nahi duzun.

Emaguzu laguntza!