Zatitu taula
Uneko taula bi taulatan zatitzen du kurtsorea dagoen kokalekuan. Komando hori atzitzeko, taulako gelaxka batean eskuineko botoiaz klik egin dezakezu.
Modua
Kopiatu izenburua
Jatorrizko taularen lehen errenkada bigarren taularen lehen errenkada modura sartzen du.
Izenburu pertsonalizatua (aplikatu estiloa)
Goiburuko errenkada huts bat txertatzen du bigarren taulan, jatorrizko taularen lehen errenkadaren estiloa duena.
Izenburu pertsonalizatua
Errenkada huts gehigarri bat txertatzen du bigarren taulan.
Izenbururik ez
Taula zatitzen du izenburuko errenkada kopiatu gabe.
Formulak dituen taula zatitzen baduzu, baliteke formulei eragitea.