Aplikatu eta editatu aldaketak

Fitxategiari automatikoki formatua ematen dio, Tresnak - Autozuzenketa - Autozuzenketa-aukerak atalean ezarritako aukeren arabera. Elkarrizketa-koadro batean, aldaketak onartzeko edo baztertzeko eskatuko zaizu.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Tresnak - Autozuzenketa - Aplikatu eta editatu aldaketak.


Onartu dena

Formatu-aldaketa guztiak aplikatzen ditu.

Ezetsi dena

Formatu-aldaketa guztiak baztertzen ditu.

Editatu aldaketak

Elkarrizketa-koadro bat irekitzen du autozuzenketa-aldaketak onartu edo baztertu daitezen. Egile jakin batek edo data jakin batean egindako aldaketak ere bistaratu daitezke.

Kudeatu aldaketak, 'Iragazkia' fitxa

Emaguzu laguntza!