Aplikatu

Fitxategiari automatikoki formatua ematen dio, Tresnak - Autozuzenketa - Autozuzenketa-aukerak atalean ezarritako aukeren arabera.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Tresnak - Autozuzenketa - Aplikatu.


Autozuzenketa desaktibatzea

Formatua automatikoki aplikatzean, ondorengo arauak aplikatzen dira:

Autozuzenketa izenburuetan

Paragrafoa izenburu gisa formateatzen da baldintza hauek betetzen direnean:

  1. paragrafoa letra maiuskulaz hasten da

  2. paragrafoa ez da amaitzen puntuazio-markarekin

  3. paragrafo hutsa paragrafoaren gainean eta azpian

Autozuzenketa buletetan/zenbakitzean

Buletdun zerrenda sortzeko, idatzi marratxoa (-), izartxoa (*) edo plus ikurra (+), eta ondoren zuriunea edo tabulazioa paragrafoaren hasieran.

Zenbakidun zerrenda sortzeko, idatzi zenbaki bat eta atzetik puntua (.), eta ondoren zuriunea edo tabulazioa paragrafoaren hasieran.

Ohar-ikonoa

Zenbakitze automatikoa Estandarra, Testu-gorputza edo Testu-gorputzaren koska paragrafo-estiloa duten paragrafoetan bakarrik aplikatzen da.


Autozuzenketa marra bereizleetan

Hiru marratxo (---), azpimarra (___) edo berdin ikur (===) edo gehiago sartzen badituzu segidan eta ondoren Sartu sakatzen baduzu, paragrafoa orrialdearen zabalera duen marra horizontalaren bidez ordeztuko da. Marra hori, berez, aurreko paragrafoaren beheko ertza da. Honako arauak aplikatzen dira:

  1. Hiru marratxok (-) marra bakar bat sortzen dute (0,05 puntuko lodiera, 0,75 mm-ko distantziara).

  2. Hiru azpimarrak (_) marra bat sortzen dute (1 puntuko lodiera, 0,75 mm-ko distantziara).

  3. Hiru berdin ikurrek (=) marra bikoitza sortzen dute (1.10 puntuko lodiera, 0,75 mm-ko distantziara).

Emaguzu laguntza!