Taulentzako autoformatua

Uneko taulari formatuak automatikoki aplikatzen dizkio, letra-tipoa, itzaldura eta ertzak barne.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Taula - Autoformatu-estiloak (kurtsorea taulan dagoela)


Autoformatua taulei aplikatzea

  1. Egin klik taulako gelaxka batean edo hautatu formatua eman nahi diezun gelaxkak.

  2. Aukeratu Taula - Autoformatu-estiloak, eta egin klik aplikatu nahi duzun formatuan.

  3. Sakatu Ados.

Formatua

Taulentzat erabilgarri dauden formatu-estiloak zerrendatzen ditu. Egin klik aplikatu nahi duzun formatuan, eta ondoren egin klik Ados botoian.

Gehitu

Taula-estilo berria gehitzen dio zerrendari.

  1. Eman formatua dokumentuko taula bati.

  2. Hautatu taula, eta ondoren, aukeratu Taula - Autoformatu-estiloak.

  3. Sakatu Gehitu.

  4. Gehitu autoformatua elkarrizketa-koadroan, sartu izen bat, eta ondoren sakatu Ados.

Ezabatu

Hautatutako taula-estiloa ezabatzen du. Ezin da "Estilo lehenetsia" taula-estiloa ezabatu.

Formatua

Aukeratu hautatutako taula-estiloan sartu nahi dituzun formatu-atributuak.

Zenbaki-formatua

Hautatutako taula-estiloan zenbakitze-formatuak sartzen ditu.

Letra-tipoa

Hautatutako taula-estiloan letra-tipoen formatua sartzen du.

Lerrokatu

Hautatutako taula-estiloan lerrokatze-ezarpenak sartzen ditu.

Ertza

Hautatutako taula-estiloan ertz-estiloak sartzen ditu.

Eredua

Hautatutako taula-estiloan atzeko planoaren estiloak sartzen ditu.

Aldatu izena

Hautatutako taula-estiloaren izena aldatzen du. Ezin da "Estilo lehenetsia" taula-estiloaren izena aldatu.

Emaguzu laguntza!