Zenbakitze-estiloa

Hemen zenbakitze-estiloak sor ditzakezu. Zenbakitze-estiloak Estiloak leihoan antolatuta daude.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Ikusi - Estiloak, eta ireki Aldatu/Berria laster-menua (zerrenda-estiloentzat).


Zenbakitze-estilo bat sortzean, izen bat esleitzen zaio zenbakitzeari. Horregatik, txantiloi horiei "izendatutako" zenbakitzeak ere deitzen zaie. Izendatu gabeko zenbakitzeak, zuzeneko formaturako erabiltzen direnak, Buletak eta zenbakitzea elkarrizketa-koadroan edo objektu-barrako ikonoen bidez sor daitezke.

Antolatzailea

Ezarri hautatutako estiloaren aukerak.

Buletak

Aplika daitezkeen bulet-estilo desberdinak bistaratzen ditu.

Ohar-ikonoa

Buletak eta paragrafoen zenbakitzea Writer, Impress eta Draw aplikazioetan soilik onartzen dira.


Zenbakitzea

Aplika daitezkeen zenbakitze-estilo desberdinak bistaratzen ditu.

Eskema

Zerrenda hierarkiko batean aplika daitezkeen estilo desberdinak bistaratzen ditu. LibreOffice(e)k gehienez bederatzi maila onartzen ditu zerrenda hierarkiko batean.

Grafikoak

Buletdun zerrenda batean bulet gisa erabil ditzakezun grafikoak bistaratzen ditu.

Kokagunea

Zenbakidun edo buletdun zerrendaren koska-, tarte- eta lerrokatze-aukerak ezartzen ditu.

Aukerak

Zenbakidun edo buletdun zerrenden formatu-aukerak ezartzen ditu. Nahi izanez gero, zerrenda hierarkikoko maila indibidualetan formatua aplika daiteke.

Berrezarri

Uneko fitxan egindako aldaketak baztertu, eta elkarrizketa hau ireki denean aplikagarri zirenak ezartzen ditu. Elkarrizketa ixtean ez da segurtasun-galderarik agertzen.

Emaguzu laguntza!