Testu-fluxua

Ezarri taularen aurreko eta ondorengo testuaren testu-fluxuaren aukerak.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Taula - Propietateak - Testu-fluxua fitxa.


Testu-fluxua

Jauzia

Hautatu kontrol-lauki hori, eta ondoren hautatu taularekin lotu nahi duzun jauzi mota.

Orrialdea

Orrialde-jauzia txertatzen du taularen aurretik edo ondoren.

Zutabea

Zutabe-jauzia txertatzen du taularen aurretik edo ondoren zutabe anitzeko orrialdean.

Aurretik

Orrialde- edo zutabe-jauzia txertatzen du taularen aurretik.

Ondoren

Orrialde- edo zutabe-jauzia txertatzen du taularen ondoren.

Orrialde-estiloarekin

Orrialde-jauziaren atzetik datorren orrialdeari zuk zehaztutako orrialde-estiloa aplikatzen dio.

Orrialde-estiloa

Hautatu orrialde-jauziaren atzetik datorren orrialdeari aplikatu nahi diozun orrialde-estiloa.

Orrialde-zenbakia

Sartu etenaren ondoren datorren lehen orrialdearen zenbakia. Uneko orrialde-zenbakitzearekin jarraitu nahi baduzu, utzi kontrol-laukia markatu gabe.

Onartu taula orrialde eta zutabeetan zatitzea

Taula baten errenkaden artean orrialde- edo zutabe-jauziak onartzen ditu.

Onartu errenkada zatitzea orrialdeen eta zutabeen artean

Orrialde- edo zutabe-jauzia onartzen du taularen errenkada batean. Aukera hori ez zaio aplikatzen taulako lehen errenkadari Errepikatu izenburua aukera hautatuta badago.

Mantendu hurrengo paragrafoarekin

Taula eta hurrengo paragrafoa batera mantentzen ditu jauzia txertatzean.

Errepikatu izenburua

Taularen izenburua beste orrialde batean errepikatzen du taulak orrialde bat baino gehiago hartzen baditu.

Lehenengo ... errenkada

Sartu izenburuan sartu beharreko errenkada kopurua.

Testuaren orientazioa

Hautatu gelaxketako testuaren orientazioa. Honako formatu-aukerak erabil daitezke taula-gelaxketako testuaren orientazioa zehazteko:

Lerrokapen bertikala

Zehaztu gelaxken testu-lerrokapen bertikala.

Taularen izenburua beste orrialde batean errepikatzea

Emaguzu laguntza!