Zutabeak

Zehaztu zutabe-zabaleraren propietateak.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Taula - Propietateak - Zutabeak fitxa.


Egokitu taula-zabalera

Taularen zabalera txikitzen edo handitzen du aldatutako zutabe-zabaleraren arabera. Aukera hau ez dago erabilgarri Automatikoa hautatu bada Taula fitxako Lerrokatzea arean.

Doitu zutabeak proportzionalki

Posible bada, zutabe-zabaleraren aldaketa berdina izango da zutabe guztietarako. Aukera hau ez dago erabilgarri Automatikoa hautatu bada Taula fitxako Lerrokatzea arean.

Geratzen den lekua

Zutabeen zabalera doitzeko gelditzen den lekua bistaratzen du. Taularen zabalera ezartzeko, egin klik Taula fitxan.

Zutabe-zabalera

Zehaztu taularen zutabe-zabalerak.

Zutabe-zabalerak

Sartu zutabearen zabalera.

Ezker-gezia

Uneko zutabearen ezkerretara dauden zutabeak bistaratzen dira.

Eskuin-gezia

Uneko zutabearen eskuinetara dauden zutabeak bistaratzen dira.

Taulak teklatuaren bidez editatzea

Emaguzu laguntza!