Oin-oharrak/Amaiera-oharrak
Oin-oharrak eta amaiera-oharrak non bistaratuko diren eta haien zenbakitze-formatua zehazten ditu.
Oin-oharrak
Bildu testuaren amaieran
Oin-oharrak sekzioaren amaieran gehitzen ditu. Sekzioak orrialde bat baino gehiago hartzen baditu, oin-oharrak oin-oharraren aingurak agertzen diren orrialdearen behean gehituko dira.
Hasi berriro zenbakitzea
Oin-oharraren zenbakitzea zuk zehaztutako zenbakian berrabiarazten du.
Hasi:
Sartu oin-oharrari esleitu nahi diozun zenbakia.
Formatu pertsonalizatua
Oin-oharrentzako zenbakitze-formatu pertsonalizatua zehazten du. Kontrol-lauki hori erabilgarri egongo da Hasi berriro zenbakitzea kontrol-laukia hautatuta badago.
Aurretik
Sartu oin-oharraren zenbakiaren aurrean bistaratzea nahi duzun testua.
Biratze-botoiaren formatu propioa
Hautatu oin-oharren zenbakitze-estiloa.
Ondoren
Sartu oin-oharraren zenbakiaren ondoren bistaratzea nahi duzun testua.
Amaiera-oharrak
Bildu sekzioaren amaieran
Amaiera-oharrak sekzioaren amaieran gehitzen ditu.
Hasi berriro zenbakitzea
Amaiera-oharren zenbakitzea zuk zehaztutako zenbakian berrabiarazten du.
Hasi:
Sartu amaiera-oharrari esleitu nahi diozun zenbakia.
Formatu pertsonalizatua
Amaiera-oharren zenbakitze-formatu pertsonalizatua zehazten du. Kontrol-lauki hori erabilgarri egongo da Hasi berriro zenbakitzea kontrol-laukia hautatuta badago.
Aurretik
Sartu amaiera-oharraren zenbakiaren aurrean bistaratzea nahi duzun testua.
Biratze-botoiaren formatu propioa
Hautatu amaiera-oharren zenbakitze-estiloa.
Ondoren
Sartu amaiera-oharraren zenbakiaren ondoren bistaratzea nahi duzun testua.