Eskema eta zenbakitzea

Paragrafoaren eskema-maila, zenbakitzea edo buletak gehitzen edo kentzen ditu. Erabiliko den zenbakitze-estiloa ere hautatu dezakezu, eta zenbakitutako zerrenda bateko zenbakitzea berrezarri.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Formatua - Paragrafoa – Eskema eta zenbakitzea fitxa.

Aukeratu Ikusi - Estiloak, eta ireki laster-menuko Aldatu/Berria - Eskema eta zenbakitzea fitxa (paragrafo-estiloak).


  1. Paragrafo-estilo bera erabiltzen duten paragrafoen zenbakitze-aukerak aldatzeko, aukeratu Ikusi - Estiloak, eta, gero, egin klik Paragrafo-estiloak ikonoan. Egin klik eskuineko botoiarekin zerrendako estilo batean, aukeratu Aldatu, eta, gero, egin klik Eskema eta zenbakitzea fitxan.

  2. Hautatutako paragrafoen zenbakitze-aukerak aldatzeko, aukeratu Formatu - Paragrafoa, eta ondoren egin klik Eskema eta zenbakitzea fitxan.

Eskema-maila

Eskema-maila bat esleitzen du, 1etik 10era, hautatutako paragrafoari edo paragrafo-estiloari. Hautatu Gorputz-testua eskema-maila berrezartzeko.

Zenbakitzea

Zenbakitze-estiloa

Hautatu paragrafoari aplikatu nahi diozun zenbakitze-estiloa. Estilo horiek Estiloak leihoan ere zerrendatzen dira, Zenbakitze-estiloa ikonoan klik eginez gero.

Editatu estiloa

Editatu hautatutako zenbakitze-estiloaren propietateak. Propietate horiek zenbakitze-estilo hori darabiltzen paragrafo guztiei aplikatuko zaizkie.

Sekzio hori uneko paragrafoaren propietateak editatzean soilik agertuko da. Horretarako, aukeratu Formatua - Paragrafoa.

Hasi berriro paragrafo honetan

Zenbakitzea uneko paragrafoan berrabiarazten du.

Hasi honekin

Hautatu kontrol-lauki hori eta sartu paragrafoari esleitu nahi diozun zenbakia.

"Hasi honekin" biratze-botoia

Sartu paragrafoari esleitu nahi diozun zenbakia. Ondorengo paragrafoak elkarren segidan zenbakituko dira, hemen sartzen duzun zenbakitik hasita.

Lerro-zenbakitzea

Zehaztu Lerro-zenbakitzearen aukerak. Lerro-zenbakiak dokumentuan gehitzeko, aukeratu Tresnak - Lerro-zenbakitzea.

Sartu paragrafo hau lerro-zenbakitzean

Uneko paragrafoa lerro-zenbakitzean sartzen du.

Hasi berriro paragrafo honetan

>enbakitzea uneko paragrafoan, edo sartzen duzun zenbakian, berrabiarazten du.

Hasi honekin

Sartu lerro-zenbakitzea berriro hasiko den zenbakia

Emaguzu laguntza!