Txertatu taula

Taula bat txertatzen du dokumentuan. Horren ordez, gezian klik egin, taulan sartu beharreko errenkada eta zutabe kopurua hautatzeko arrastatu eta azken gelaxkan klik egin dezakezu.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Taula - Txertatu taula.

+F12

Ireki Txertatu tresna-barra, egin klik

Ikonoa

Taula


LibreOffice aplikazioak automatikoki eman diezaieke formatua taula-gelaxka batean sartzen dituzun zenbakiei, esaterako datei eta orduei. Eginbide hori aktibatzeko, aukeratu - LibreOffice Writer - Taula eta egin klik Zenbaki-ezagutzea kontrol-laukian, Sarrera tauletan arean.

Taulako kalkuluaren emaitza beste taula batean bistaratzea

Izena

Idatzi taularen izena.

Zutabeak

Sartu taulan izan nahi duzun zutabe kopurua.

Errenkadak

Sartu taulan izan nahi duzun errenkada kopurua.

Aukerak

Ezarri taularentzako aukerak.

Izenburua

Goiburu errenkada bat txertatzen du taulan.

Errepikatu izenburu-errenkadak orri berrietan

Taula-izenburua errepikatzen du hurrengo orrialdeetako goialdean, taulak orrialde bat baino gehiago betetzen badu.

Izenburu-errenkadak

Hautatu izenbururako erabili nahi duzun errenkada kopurua.

Ez zatitu taulak orri batetik bestera

Taulak orrialde bat baino gehiago bete dezan eragozten du.

Taula-estiloen zerrenda

Hautatu aurredefinitutako estilo bat taula berrirako.

Txertatu tresna-barrako ikonoa

Txertatu tresna-barran, egin klik Taula ikonoan Txertatu taula elkarrizketa-koadroa irekitzeko, eta horren bidez taula uneko dokumentuan txerta dezakezu. Horren ordez, gezian klik egin, taulan sartu beharreko errenkada eta zutabe kopurua hautatzeko arrastatu eta azken gelaxkan klik egin dezakezu.

Taulak txertatzea

Ikonoa

Taula

Laster-teklak erabiltzea (LibreOffice Writerreko erabilerraztasuna)

Taulentzako eta taula-gelaxkentzako ertzak definitzea

Taula - Propietateak - Testu-fluxua

- LibreOffice Writer - Taula

Emaguzu laguntza!