Markoa

Testu eta objektuen zutabe bat baino gehiagoren diseinua sortzeko erabil dezakezun markoa txertatzen du.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Txertatu - Markoa

Aukeratu Formatua - Markoa/Objektua - Propietateak fitxa

Ireki Txertatu tresna-barra, egin klik

Ikonoa

Txertatu markoa eskuz


Marko bat editatzeko, egin klik bere ertzean hura hautatzeko, eta ondoren aukeratu Formatua - Markoa eta objektua - Propietateak. Hautatutako markoaren tamaina aldatu edo mugitu dezakezu laster-tekla bereziak erabilita.

Markoak ezabatzeko, egin klik ezabatu nahi duzun markoaren ertzean eta sakatu Ezabatu tekla.

Gezi gorri txikiak ikusten badituzu markoko testuaren hasieran edo amaieran, erabili ↑, ↓, ← edo → tekla gainerako testuan zehar korritzeko.

Markoa elkarrizketa-koadroko aurrebista-arean, markoa laukizuzen berdearen bidez irudikatzen da eta erreferentzi-area laukizuzen gorriaren bidez.

Efektuen aurrebista ere ikus dezakezu markoaren aingura "Karaktere gisa" jartzen duzunean. "Oinarri-lerroa" gorriz marraztuta dago, "Karakterea" letra-altuera da eta "lerroa" lerro-altuera da, markoa barne.

Mota

Orrialdean hautatutako objektuaren edo markoaren tamaina eta kokalekua zehazten ditu.

Aukerak

Hautatutako objektu, grafiko edo markoaren propietateak zehazten ditu.

Egokitu

Zehaztu testua nola egokitu nahi duzun objektuaren inguruan. Testuaren eta objektuaren arteko tartea ere zehaztu dezakezu.

Hiperesteka

Zehaztu hautatutako grafiko, marko edo OLE objektuaren hiperestekaren propietateak.

Ertzak

Hautatutako objektuen ertzen aukerak ezartzen ditu Writer edo Calc aplikazioetan.

Atzeko planoa

Ezarri atzeko planoaren kolorea edo grafikoa.

Zutabeak

Orrialde-estilo, marko edo sekzioen zutabe kopurua eta zutabe-diseinua zehazten ditu.

Makroa

Irudi, marko edo OLE objektu batean klik egitean exekutatu beharreko makroa zehazten du.

Berrezarri

Berrezarri uneko fitxan egindako aldaketak eta ezarri elkarrizketa-koadroa ireki denean aplikagarriak zirenak.

Txertatu tresna-barrako ikonoa:

Markoa marrazten du dokumentuan arrastatzen duzun lekuan. Egin klik ikonoaren ondoko gezian markorako zutabe kopurua hautatzeko.

Ikonoa

Txertatu markoa eskuz

Laster-teklak erabiltzea (LibreOffice Writerreko erabilerraztasuna)

Markoak txertatzea, editatzea eta estekatzea

Emaguzu laguntza!