Txertatu sarrera bibliografikoa

Erreferentzia bibliografikoa txertatzen du.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Txertatu - Aurkibidea eta indizea - Sarrera bibliografikoa


Sarrera

Datu-base bibliografikotik

Datu-base bibliografikoko erreferentzia bat txertatzen du.

Dokumentuaren edukitik

Erreferentzia uneko dokumentuan gordeta dauden erregistro bibliografikoetatik txertatzen du. Dokumentuan gordetako sarrerak lehentasuna du datu-base bibliografikoan gordetako sarrerarekiko.

Ohar-ikonoa

Sarrera bibliografikoak dituen dokumentua gordetzean, dagozkion erregistroak automatikoki gordetzen dira dokumentuko ezkutuko eremuan.


Izen laburra

Hautatu txertatu nahi duzun erregistro bibliografikoaren izen laburra.

Egilea, titulua

Erabilgarri badaude, egilea eta hautatutako izen laburraren titulu osoa bistaratzen dira area honetan.

Txertatu

Erreferentzia bibliografikoa txertatzen du dokumentuan. Erregistro berria sortu baduzu, sarrera gisa ere sartu behar duzu, bestela, erregistroa galdu egingo da dokumentua ixtean.

Itxi

Elkarrizketa-koadroa ixten du.

Berria

Definitu sarrera bibliografikoa elkarrizketa-koadroa irekitzen du, eta hor erregistro bibliografiko berria sor dezakezu. Erregistro hori dokumentuan bakarrik gordetzen da. Erregistroa datu-base bibliografikoan sartzeko, aukeratu Tresnak - Datu-base bibliografikoa.

Editatu

Definitu sarrera bibliografikoa elkarrizketa-koadroa irekitzen du, eta hor hautatutako erregistro bibliografikoa edita dezakezu.

Sarrera bibliografikoekin lan egiteko iradokizunak

Emaguzu laguntza!