Editatu konkordantzia-fitxategia

Sortu edo editatu indize alfabetiko batean sartuko diren hitzen zerrenda bat. Konkordantzia-fitxategi batek indize alfabetikoan erreferentziatu behar diren hitzak zerrendatzen ditu, dokumentuan zein orrialde-zenbaki(t)an agertzen diren barne.

'Bilatu eta ordeztu' elkarrizketa-koadroko 'Bilatu denak' botoia erabil dezakezu hitz baten agerraldi guztiak nabarmentzeko, eta, gero, 'Txertatu indize-sarrera' elkarrizketa-koadroa ireki dezakezu hitz hori eta agertzen den lekuak indize alfabetikoari gehitzeko. Dena dela, indize alfabetikoen multzo bera dokumentu batean baino gehiagotan behar baduzu, konkordantzia-fitxategiaren bidez hitz bakoitza behin bakarrik sar dezakezu eta, gero, zerrenda nahi adina aldiz erabili.

'Editatu konkordantzia-fitxategia' elkarrizketa-koadroa irekitzeko:

  1. Aukeratu Txertatu - Aurkibidea eta indizea - Aurkibidea, indizea edo bibliografia - Mota.

  2. Mota koadroan, hautatu "Indize alfabetikoa".

  3. Aukerak eremuan, hautatu Konkordantzia-fitxategia kontrol-laukia.

  4. Egin klik Fitxategia botoian eta aukeratu Berria edo Editatu.

Konkordantzia-fitxategiak eremu hauek ditu:

"Bilaketa-terminoak" dokumentuan markatu nahi duzun indize-sarrerari egiten dio erreferentzia.

"Sarrera alternatiboak" indizean agertzea nahi duzun indize-sarrerari egiten dio erreferentzia.

1. eta 2. gakoa indize-sarrera orokorrak dira. "Bilaketa-terminoa" edo "Sarrera alternatiboa" azpisarrera gisa agertzen dira 1. eta 2. gakoetan.

"Maiuskulak/minuskulak" adierazten du letra maiuskulak eta minuskulak hartzen direla kontuan.

"Hitzak soilik" aukerak terminoa hitz bakar gisa bilatzen du.

Ohar-ikonoa

"Maiuskulak/minuskulak" edo "Hitzak soilik" aukerak gaitzeko, egin klik dagokion gelaxkan eta hautatu kontrol-laukia.


Konkordantzia-fitxategia 'Editatu konkordantzia-fitxategia' elkarrizketa-koadrorik gabe sortzeko:

Erabili ondorengo formatu-argibide hauek konkordantzia-fitxategiak sortzeko:

Bilatutako terminoa;Sarrera alternatiboa;1.gakoa;2.gakoa;Maiuskulak/Minuskulak;Hitzak soilik

"Maiuskulak/minuskulak" eta "Hitzak soilik" aukerak "Ez" edo FALSE gisa interpretatzen dira hutsik badaude edo zero (0) badira. Gainerako eduki guztiak "Bai" edo TRUE gisa interpretatzen dira.

Adibidea:

"Donostia" hitza indize alfabetikoko "Hiriak" sarreran sartu nahi baduzu, sartu lerro hau konkordantzia-fitxategian:

Donostia;Donostia;Hiriak;;0;0

Horrek "Donostia" aurkituko du minuskulaz idatzi egonda ere.

"Antiguo" auzoa Donostian sartzeko "Hiriak" sarreraren barruan, sartu lerro hau:

Antiguo;Donostia;Hiriak;

Emaguzu laguntza!