Indizea

Ondorengo aukerak erabilgarri egongo dira Objektuen taula indize mota gisa hautatzen baduzu.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Txertatu - Aurkibidea eta indizea - Aurkibidea, indizea edo bibliografia - Mota fitxa (objektuen taula aukeratuta dagoenean)


Mota eta titulua

Zehaztu indizearen mota eta titulua.

Mota

Hautatu txertatu nahi duzun indize mota. Fitxa honetan erabilgarri dauden aukerak hautatzen duzun indize motaren arabera egongo dira. Txertatu - Indizeak eta taulak - Indizeak eta taulak aukeratzean kurtsorea indize batean badago, indize hori edita dezakezu.

Titulua

Sartu hautatutako indizearen titulua.

Babestu eskuzko aldaketarik ez egiteko

Indizeko edukiak alda daitezen eragozten du. Indize bati eskuz egindako aldaketak galdu egingo dira indizea freskatzen denean. Kurtsorea babestutako arean zehar korri dadin nahi baduzu, aukeratu - LibreOffice Writer - Formateatzeko laguntza, eta ondoren hautatu Gaitu kurtsorea kontrol-laukia Babestutako areak atalean.

Sortu indizea honentzat:

Zehaztu indizea dokumentuarentzat edo uneko kapituluarentzat sortu nahi duzun.

Sortu ondorengo objektuetatik

Hautatu objektuen taulan sartu nahi dituzun objektu motak.

Emaguzu laguntza!