Indizea

Aukera hauek daude erabilgarri Indize alfabetikoa indize mota gisa hautatzen duzunean.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Txertatu - Aurkibidea eta indizea - Aurkibidea, indizea edo bibliografia - Mota fitxa (aukeratutako mota indize alfabetikoa denean)


Mota eta titulua

Zehaztu indizearen mota eta titulua.

Mota

Hautatu txertatu nahi duzun indize mota. Fitxa honetan erabilgarri dauden aukerak hautatzen duzun indize motaren arabera egongo dira. Txertatu - Indizeak eta taulak - Indizeak eta taulak aukeratzean kurtsorea indize batean badago, indize hori edita dezakezu.

Titulua

Sartu hautatutako indizearen titulua.

Babestu eskuzko aldaketarik ez egiteko

Indizeko edukiak alda daitezen eragozten du. Indize bati eskuz egindako aldaketak galdu egingo dira indizea freskatzen denean. Kurtsorea babestutako arean zehar korri dadin nahi baduzu, aukeratu - LibreOffice Writer - Formateatzeko laguntza, eta ondoren hautatu Gaitu kurtsorea kontrol-laukia Babestutako areak atalean.

Sortu indizea honentzat:

Zehaztu indizea dokumentuarentzat edo uneko kapituluarentzat sortu nahi duzun.

Aukerak

Konbinatu sarrera berdinak

Indize-sarrera berdinak sarrera bakarrarekin ordezten ditu. Sarrera horrek sarrera dokumentuan zein orrialde-zenbakitan agertzen den erakusten du. Adibidez, "Ikusi 10, Ikusi 43" sarrerak "Ikusi 10, 43" gisa konbinatzen dira.

Konbinatu sarrera berdinak p edo pp-rekin

Indize-sarrera berdinak, hurrengo orrialdean edo orrialdeetan ere agertzen direnak, sarrera bakarrarekin ordezten ditu. Sarrera horren formatua lehen orrialde-zenbakia eta "p" edo "pp" izango da. Esaterako, "Ikusi 10, Ikusi 11, Ikusi 12" konbinatu egingo dira eta "Ikusi 10pp" erakutsiko da; eta "Ikusi 10, Ikusi 11" konbinatu eta "Ikusi 10p" erakutsiko da.

Konbinatu honekin:

Elkarren segidako orrialdeetan agertzen diren indize-sarrera berdinak sarrera bakarrarekin ordezten ditu eta sarrera agertzen den orrialde-barrutia erakusten du. Adibidez, "Ikusi 10, Ikusi 11, Ikusi 12" sarrerak "Ikusi 10-12" gisa konbinatzen dira.

Maiuskulak/minuskulak bereiztea

Indize-sarrera berdinetan maiuskulak eta minuskulak bereizten ditu. Hizkuntza asiarrei erabilera berezia aplikatzen zaie. Dokumentuan lehenengo aldiz agertzen den sarrerak sarreraren maiuskulak eta minuskulak zehaztea nahi baduzu, hautatu Konbinatu sarrera identikoak.

Ohar-ikonoa

Hizkuntza asiarretan maila anitzeko collatio erabiltzeko, hautatu Maiuskulak/minuskulak bereizten dira. Maila anitzeko collation-en, sarreren maiuskula/minuskulei eta diakritikoei ez zaie jaramonik egiten, eta sarreren jatorrizko formak bakarrik konparatzen dira. Formak berdinak badira, formen diakritikoak konparatzen dira. Formak hala ere berdinak badira, maiuskulak eta minuskulak konparatzen dira, baita karaktereen zabalera eta japonierako kanako ezberdintasunak ere.


Sarrerak automatikoki idatzi maiuskulaz

Indize-sarreren lehen letra automatikoki maiuskula bihurtzen du.

Gakoak bereizitako sarrera gisa

Indize-gakoak indize-sarrera bereizi gisa txertatzen ditu. Gakoak goi-mailako indize-sarrera gisa txertatzen dira, eta gakoari esleitutako sarrerak koskadun azpisarrera gisa.

Indize-gakoa definitzeko, aukeratu Txertatu indize-sarrera elkarrizketa-koadroa.

Konkordantzia-fitxategia

Indize-sarrerak automatikoki markatzen ditu konkordantzia-fitxategiaren bidez (indizean sartu beharreko hitz-zerrenda).

Fitxategia

Hautatu, sortu edo editatu konkordantzia-fitxategi bat.

Ordenatu

Indize-sarrerak ordenatzeko aukerak ezartzen ditu.

Hizkuntza

Hautatu indize-sarrerak ordenatzeko hizkuntza-arauak.

Gako mota

Hautatu zenbakizkoa zenbakiak balio bidez ordenatu nahi dituzunean, esaterako, 1, 2, 12. Hautatu alfanumerikoa zenbakiak karaktere-kode bidez ordenatu nahi dituzunean, adibidez 1, 12, 2.

Emaguzu laguntza!