Indizea

Aurkibidea indize mota gisa hautatzen duzunean honako aukerak egongo dira erabilgarri.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Txertatu - Aurkibidea eta indizea - Aurkibidea, indizea edo bibliografia - Mota fitxa (hautatutako mota aurkibidea denean)


Mota eta titulua

Zehaztu indizearen mota eta titulua.

Mota

Hautatu txertatu nahi duzun indize mota. Fitxa honetan erabilgarri dauden aukerak hautatzen duzun indize motaren arabera egongo dira. Txertatu - Indizeak eta taulak - Indizeak eta taulak aukeratzean kurtsorea indize batean badago, indize hori edita dezakezu.

Titulua

Sartu hautatutako indizearen titulua.

Babestu eskuzko aldaketarik ez egiteko

Indizeko edukiak alda daitezen eragozten du. Indize bati eskuz egindako aldaketak galdu egingo dira indizea freskatzen denean. Kurtsorea babestutako arean zehar korri dadin nahi baduzu, aukeratu - LibreOffice Writer - Formateatzeko laguntza, eta ondoren hautatu Gaitu kurtsorea kontrol-laukia Babestutako areak atalean.

Sortu indizea honentzat:

Zehaztu indizea dokumentuarentzat edo uneko kapituluarentzat sortu nahi duzun.

Ebaluazio-maila

Idatzi indizean sartu beharreko izenburu-mailen kopurua.

Sortu hemendik

Erabili area hori indizean zein informazioa sartu behar den zehazteko.

Eskema

Indizea sortzen du kapitulu-mailak erabiliz, hau da, aurrez zehaztutako izenburu-estiloetako bat (1-10 izenburuak) duten paragrafoak indizeari gehitzen zaizkio.

Eskema eta zenbakitzea fitxa-orriko 'Formatua - Paragrafoa' elkarrizketa-koadroan ere esleitu daitezke eskema-mailak.

Beste estilo batzuk

Esleitu estiloak elkarrizketa-koadroan zehaztutako paragrafo-estiloak indize-sarrera gisa gehitzen ditu. Indizean sartu nahi dituzun paragrafo-estiloak hautatzeko, egin klik koadro honen eskuinean dagoen Esleitu estiloak (...) botoian.

tip

'Irudi-indizearen izenburua' edo 'Izenburu bibliografikoen estiloak' sartu ditzakezu, bai eta beste edozein izenburu-estilo esanguratsu, aurkibidean.


Esleitu estiloak

Esleitu estiloak elkarrizketa-koadroa irekitzen du, indizean sartuko diren paragrafo-estiloak hautatu ditzazun. Aukeratu estiloa indizean zein goiburu-mailatan sartuko den.

tip

LibreOffice aplikazioak paragrafo-estiloen eta paragrafo-edukien kapitulu-mailaren arabera sortzen ditu aurkibideko sarrerak. Paragrafoa hutsik badago, ez da sartuko aurkibidean. Paragrafo hutsak aurkibidean agertu daitezen, eskuz sartu behar da zuriune bat edo zuriune zatiezin bat. 'Kapituluen zenbakitzea' elkarrizketa-koadroko 'Zenbakitzea' fitxako Ondoren testu-koadroan sartutako zuriuneak ez dira baliagarriak horretarako, paragrafoaren zenbakitzearen parte baitira, ez paragrafo-edukiena.


Indize-markak

Txertatu - Indizeak eta taulak - Sarrerak aukeraren bidez txertatutako indize-sarrerak indizean gehitzen ditu.

Emaguzu laguntza!