Aurkibidea, indizea edo bibliografia

Indizea edo aurkibidea txertatzen du kurtsorea dagoen kokalekuan. Indizea edo aurkibidea editatzeko, kokatu kurtsorea indizean edo aurkibidean eta aukeratu Txertatu - Aurkibidea eta indizea - Aurkibidea, indizea edo bibliografia.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Txertatu - Aurkibidea eta indizea - Aurkibidea, indizea edo bibliografia


Indize edo taularen aurrebista ere ikus dezakezu elkarrizketa-koadro honetan.

Hautatzen duzun indize eta taula motaren arabera, fitxa hauek agertuko dira.

Mota

Erabili fitxa hori txertatu nahi duzun indize mota zehazteko. Indize pertsonalizatuak ere sor ditzakezu.

Sarrerak (indizeak/taulak)

Zehaztu indize- edo aurkibide-sarreran formatua. Fitxa honen itxura desberdina da Mota fitxan hautatu duzun indize motaren arabera.

Estiloak

Paragrafo-estiloa ezberdinak eslei ditzakezu indize-tituluen, bereizleen eta indize-sarreren formatua aldatzeko. Paragrafo-estiloak ere alda ditzakezu elkarrizketa-koadro honetan.

Zutabeak

Orrialde-estilo, marko edo sekzioen zutabe kopurua eta zutabe-diseinua zehazten ditu.

Erabili fitxa hau indize edo aurkibidearen zutabe-diseinua zehazteko. Lehenespenez, indize-tituluak zutabe bakarra dauka eta orrialdearen ezkerreko marjinetik zabaltzen da.

Atzeko planoa

Ezarri atzeko planoaren kolorea edo grafikoa.

Aurkibideak eta indizeak erabiltzea

Emaguzu laguntza!