Txertatu indize-sarrera

Hautatutako testua indize edo aurkibideko sarrera gisa markatzen du.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Txertatu - Aurkibidea eta indizea - Indize-sarrera

Ireki Txertatu tresna-barra, egin klik

Icon

Sarreran


Indize-sarrera editatzeko, jarri kurtsorea indize-eremuaren aurrean eta aukeratu Editatu - Erreferentzia - Indize-sarrera...

Txertatu indize-sarrera elkarrizketa-koadroa irekita utz dezakezu sarrerak hautatu eta txertatzen dituzun bitartean.

Hautapena

Indizea

Hautatu sarrera zein indizeri gehitu nahi diozun.

Sarrera

Dokumentuan hautatutako testua bistaratzen du. Nahi izanez gero, beste hitz bat sar dezakezu indize-sarrerarentzat. Dokumentuan hautatutako testua ez da aldatzen.

1. gakoa

Hemen sartu duzun hitzaren azpisarrera bihurtzen du uneko hautapena. Adibidez, "cold" hautatu eta "weather" sartzen baduzu 1. gako gisa, indize-sarrera "weather, cold" izango da.

2. gakoa

Uneko hautapena 1. gakoaren azpi-azpisarrera bihurtzen du. Adibidez, "cold" hautatu eta "weather" sartzen baduzu 1. gako gisa eta "winter" 2. gako gisa, indize-sarrera "weather, winter, cold" izango da.

Irakurketa fonetikoa

Sartu dagokion sarrerarentzako irakurketa fonetikoa. Adibidez, japonierako kanji hitz batek ahoskera bat baino gehiago baditu, sartu dagokion ahoskera katakana hitz gisa. Kanji hitza irakurketa fonetikoaren sarreraren arabera ordenatzen da. Aukera hori hizkuntza asiarrak onartzen badira bakarrik egongo da erabilgarri.

Sarrera nagusia

Hautatutako testua sarrera nagusi bihurtzen du indize alfabetiko batean. LibreOffice aplikazioak sarrera nagusiaren orrialde-zenbakia bistaratzen du indize sarreran formatua ez den beste formatu batean.

Maila

"X goiburukoa" (X = 1-10) paragrafo-formatua darabilten sarrerek automatikoki gehi daitezke aurkibidean. Indizeko sarreraren maila goiburuko-estiloaren eskema-mailarekin bat dator.

Ohar-ikonoa

Aukera hori aurkibideentzat eta erabiltzaileak definitutako indize-sarrerentzat baino ez dago erabilgarri.


Aplikatu antzeko testu guztiei

Dokumentuan hautatutako testuaren agerraldi guztiak markatzen ditu automatikoki. Goiburu, orri-oin, marko eta epigrafeetako testua ez da sartzen.

Elkarrizketa-koadro honetan eskuz sartzen duzun sarrerarentzat ezin duzu funtzio hori erabili.

Iradokizun-ikonoa

Testu-pasarte baten agerraldi guztiak indizean sartzeko, hautatu testua eta aukeratu Editatu - Bilatu eta ordeztu, eta egin klik Bilatu denak botoian. Ondoren, aukeratu Txertatu - Aurkibidea eta indizea - Indize sarrera eta sakatu Txertatu.


Maiuskulak/minuskulak

Maiuskulak eta minuskulak bereizten ditu.

Hitz osoak bakarrik

Bilaketa-testuaren berdin-berdinak diren hitz osoak edo gelaxkak bilatzen ditu.

Txertatu

Indize-sarrera bat markatzen du zure testuan.

Itxi

Elkarrizketa-koadroa ixten du.

Erabiltzaileak definitutako indize berria

Sortu erabiltzaileak definitutako indize berria elkarrizketa-koadroa irekitzen du, eta hor indize pertsonalizatua sor dezakezu.

Izena

Sartu erabiltzaileak definitutako indize berriaren izena. Indize berria indize eta taula erabilgarrien zerrendari gehituko zaio.

Aurkibideak eta indizeak erabiltzea

Emaguzu laguntza!