Datu-basea

Edozein datu-basetako eremuak txerta ditzakezu dokumentuan, adibidez, helbide-eremuak.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Txertatu - Eremua - Eremu gehiago - Datu-basea fitxa


Mota

Eremu mota erabilgarriak zerrendatzen ditu. Dokumentuan eremuak txertatzeko, egin klik eremu motan, egin klik Hautatu zerrendako eremu batean, eta sakatu Txertatu. Eremu hauek daude erabilgarri:

Eremu mota

Esanahia

Edozein erregistro

Erregistro-zenbakia koadroan zehaztutako datu-basearen eremuaren edukia posta konbinatzeko eremu gisa txertatzen du zuk sartutako baldintza betetzen bada. Datu-iturburuaren ikuspegian hautapen anizkoitzez hautatutako erregistroak bakarrik hartzen dira kontuan.

Eremu hori dokumentuan hainbat erregistro txertatzeko erabil dezakezu. Horretarako, txertatu Edozein erregistro erregistro jakin bat erabiltzen duen gutun-ereduen eremuen aurrean.

Datu-basearen izena

Datu-basearen hautapena koadroan hautatutako datu-basearen taularen izena txertatzen du. "Datu-basearen izena" eremua eremu globala da, hau da, dokumentuan beste datu-base baten izena sartzen baduzu, aurrez sartutako "Datu-basearen izena" eremu guztien edukia eguneratu egingo da.

Posta-konbinazioko eremua

Datu-baseren eremu baten izena leku-marka gisa txertatzen du, posta-konbinazioko dokumentua sor dezazun. Eremuaren edukia automatikoki txertatzen da gutun-eredua inprimatzean.

Hurrengo erregistroa

Hurrengo posta-konbinazioko eremuaren edukia txertatzen du dokumentuan zuk zehaztutako baldintza betetzen bada. Sartu nahi dituzun erregistroak datu-iturburuaren ikuspegian hautatu behar dira.

"Hurrengo erregistroa" eremua erabil dezakezu elkarren segidako erregistroen edukia txertatzeko dokumentuko posta-konbinazioko eremuen artean.

Erregistro-zenbakia

Hautatutako datu-basearen erregistroaren zenbakia txertatzen du.


Ohar-ikonoa

Ondorengo eremuak txertatzeko, dagokion eremu motak hautatuta egon behar du Mota zerrendan.


Datu-basea hautatzea

Hautatu eremuak zein datu-baseko taulari edo kontsultari egin behar dion erreferentzia. Datu-base edo kontsulta bat baino gehiagotako eremuak sar ditzakezu dokumentuan.

Baldintza

Baldintza bati estekatutako eremuentzat, sartu hemen irizpidea.

Nahi baduzu, "Edozein erregistro" eta "Hurrengo erregistroa" eremuen edukia txertatu aurretik bete behar den baldintza eslei dezakezu. Baldintza lehenetsia "True" da, hau da, baldintza beti egiazkoa izango da baldintza-testua aldatzen ez baduzu.

Erregistro-zenbakia

Sartu zuk zehaztutako baldintza betetzean txertatzea nahi duzun erregistroaren zenbakia. Erregistro-zenbakia datu-iturburuaren ikuspegiko uneko hautapenari dagokio. Adibidez, 10 erregistro dituen datu-baseko azken 5 erregistroak hautatzen badituzu, lehen erregistroaren zenbakia 1 izango da, eta ez 6.

Ohar-ikonoa

Beste datu-base bateko eremuei egiten badiezu erreferentzia (edo datu-base bereko beste taula edo beste kontsulta bateko eremuei), LibreOffice aplikazioak uneko hautapenari dagokion erregistro-zenbaki erlatiboa zehazten du.


Formatua

Hautatu txertatzea nahi duzun eremuaren formatua. Aukera hori zenbakizko eremuentzat, eremu boolearrentzat eta data- eta ordu-eremuentzat dago erabilgarri.

Datu-basetik

Hautatutako datu-basean definitutako formatua erabiltzen du.

Arakatu

Fitxategiak irekitzeko elkarrizketa-koadroa irekitzen du, eta hor datu-basearen fitxategi bat (*.odb) hauta dezakezu. Hautatutako fitxategia 'Datu-baseen hautapena' zerrendari gehitzen zaio.

Erabiltzaileak definitua

Erabiltzaileak definitutako formatuen zerrendan hautatutako formatua aplikatzen du.

Erabiltzaileak definitutako formatuen zerrenda

Erabiltzaileak definitutako formatu erabilgarriak zerrendatzen ditu.

Gutun-ereduak inprimatzea

Datu-basearen eremuak dituen dokumentua inprimatzean, gutun-eredua inprimatu nahi duzun galdetuko dizu elkarrizketa-koadroa batek. Bai erantzuten baduzu, Posta-konbinazioa elkarrizketa-koadroa irekiko da, eta hor datu-baseko erregistroak hauta ditzakezu inprimatzeko.

Emaguzu laguntza!